Izendatu dute Altsasuko gazteen epailea: Valtonic espetxeratu eta Guardia Zibilaren saria jaso duen Concepción Espejel

  • Concepción Espejel epailea izendatu dute Altsasuko gazteen epaiketa zuzentzeko. Gazteen abokatuek Espejel kasutik aldentzea eskatu dute, Guardia Zibilaren koronel batekin ezkonduta dagoelako eta Guardia Zibilak “Merezimenduzko Saria” eman ziolako, besteak beste.

     


2018ko martxoaren 02an - 08:59
Concepción Espejel saria jaso zuen egungo Espaniako Defentsa ministro María Dolores de Cospedal popularraren eskutik.

Apirilaren 16an izango da epaiketa Madrilen eta zuzentzeko ardura Concepción Espejel epaileari eman diote. Altsasuko gazteen defentsarako abokatuek epailea kasutik aldentzea exijitu dute. Inpartziala ezin dela izan adierazi dute. Alde batetik, Guardia Zibilaren goi koronel batekin dagoelako ezkondua eta bestetik, Espainiako Barne Ministerioak banatzen duen "Orden del Mérito de la Guardia Civil" saria jaso duelako. Sari horren helburua da "Guardia Zibilaren prestigioa eta Aberriaren (Espainia) interesak sustatzen dituzten aparteko jarrera edo ekimenak saritzea".

Espejel da Altsasuko auzian parte hartuko duten epaileetako bat. Bera izango da presidentea. Zortzi dira guztira Altsasuko Auzian epaituko dituzten gazteak eta hiruk 473 egun daramatzate espetxean dispertsatuta. 375 urteko espetxe zigorra da akusazioa, terrorismo delituak egotzita.

Valtonic espetxera bidali zuen

Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Valtonyc abeslariari. Bi urteko kartzela zigorra “terrorismoari gorazarre” egiteagatik, beste bat monarkiaren aurkako kalumniengatik eta sei hilabete abestietan jasotako “mehatxuengatik”. Enrique López eta Juan Pablo Gonzálezekin batera, Concepción Espejel izan zen zigorra berretsi zuen epaileetako bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude