ETB

UPNk esan du ez diola utziko ETBri LTD bidez Nafarroan emititzen

  • Euskal Telebistak ez ditu nafarren interesak errespetatzen, eta legediaren aurka jokatzen du, UPNren esanetan. Horregatik, alderdiak adierazi du ez diola ETBri Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) bidez emititzen utziko.


2014ko maiatzaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
ETBk EAE eta Foru Erkidegoa batera irudikatzen dituen mapa erabiltzen duelako Nafarroako errealitateari muzin egiten diola adierazi du UPNk. (Argazkia: ETB)

Euskal Telebistak seinalea digitalizatzeko asmoa iragarri zuen 2013ko abenduan. UPNren protestak zirela eta erabakia atzeratu behar izan zuten, eta lau hilabeteren ostean iritsi da Nafarroako Gobernuaren erantzuna: ETB Nafarroan emititzeko “zirrikitu legalik” ez dagoela adierazi du, eta seinalea digitalizatzea legez kanpoko neurria dela baieztatu.

ETBk seinale digital bidez emititzea Lurreko Telebista Digitalaren frekuentzia “inbaditzea” dela uste du gobernu nafarreko alderdiak.

Bestalde, Yolanda Barcinaren gobernuak eskatu du ETBk ez ditzala Nafarroako ikus-entzunezko edukien eskubideak erosi, pilota partiduenak kasu, Foru Erkidegoan emititzeko lizentzia duten telebistek eduki horiek erosi ahal izateko.

Ez da lehia berria

Nafarroako Foru Parlamentuan, PP eta UPNren abstentzio bidez, ETBri Foru Erkidegoan emisioak erregulartasunez emititzea eskatzen zion mozioa onartu zen 2013. urte amaieran.

UPNk ETBren ikus-entzunezkoen sarearen digitalizazioa oztopatu zuen, eta gaia ez da aste honetara arte berriro mahai gaineratu.

Nafarroako Gobernuaren esanetan Euskal Telebistarekin adostasunera iritsi nahi bada “abiapuntua Nafarroako errealitate instituzionala eta nafarren nahia errespetatzea” izan beharko da, eta gogorarazi du 2009an PSEko gobernuarekin kolaborazio protokoloa adostu zuela.

UPNk dio EAJk gobernura iristean protokoloa hautsi eta Nafarroako errealitateari muzin egin diola, ETBk EAE eta Foru Erkidegoa batera irudikatzen dituen mapa erabiltzen duelako, besteak beste albistegietan eta eguraldian.

UPNren kontrakotasunaren aurrean, Eusko jaurlaritzak beste adostasun proposamen bat helaraziko duela adierazi du. ETBren esanetan proposamen berriak “egoera normalizatzea” izango du helburu, eta Foru Erkidegoari ez dio inolako kosturik eragingo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
“Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin”

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-18 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
“Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut”

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


ETBk nazioarteko filmak eta serieak euskaraz emateari “betoa” jarria diola salatu dute

EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.


EITBren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egingo dute nazioarteko filmak euskarara itzultzeko aldarrikatzeko

(H)itzartu EITB ekimenak maiatzaren 20rako elkarretaratzea deitu du, Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean. Ekimenaren ustez ikus-entzunezkoen eskaintzak garrantzi handia du hizkuntza biziberritzeko, eta salatu dute gaur egungo ikus-entzunezkoen politikak... [+]


Espainiako Gobernuak ez du bete ETB3 Nafarroa guztira zabaltzeko akordioa

Espainiako Gobernuaren 2022ko aurrekontuak babestu zituen EH Bilduk, besteak beste, ETB3 Nafarroa guztira zabaltzeko akordioa sinatuta. Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu du PSOEk ez duela hitza bete eta EH Bilduk ez duela presiorik egin.


Seme-alabak Espainiaren alde

Inor ez al doa bolantean? Hego Euskal Herrian, behintzat, badirudi euskal soufflearen hustuketak ez duela ez etenik, ez azkenik.

Gaur egungo ume eta nerabeek euskal gizartean ikusten dutena da asimilazio handi bat eta kontrakotasun gutxi. Ez dute ezer hutsetik asmatzen,... [+]


2022-12-15 | Jon Torner Zabala
Ados Pilota klubaren Binakakoa, ETBren programaziotik at

Ados Pilota klubak salatu du ETBk ez duela larunbatean abiatuko den Binakako Txapelketaren partidarik emango eta, ondorioz, Eusko Labelek ez duela txapelketa babestuko.


2022-10-05 | ARGIA
“Nola ulertu ETBk helduentzako film bakar bat ere ez eman izana euskaraz eta 130 gaztelaniaz?”

EITBko zuzendari nagusiak idatziz erantzun dio EH Bilduk luzatutako galderari: “Nola ulertu azkeneko lau hilabeteetan ETBn helduentzako pelikula bakar bat ere emititu ez izana euskaraz eta aldiz gazteleraz 130 film eman izana?”. EITBren erantzun “lauso eta... [+]


2022-10-03 | Euskal Irratiak
Guillaume Irigoien
“Anbizioa zen bitartean Iparraldeak bazuen zinezko leku ohargarri bat”

30 urte ospatu ditu Euskal Telebistan zabaltzen den Iparraldearen Orena berri tarteak. Joan den irailaren 22an saio berezi bat eman zuten urtemuga kari, lehengo eta oraingo kazetariak bilduz.


Eguneraketa berriak daude