Udan ere, dispertsioaren aurka azaltzeko deia

  • Dispertsioa salatzeko ekimena antolatu du Etxeratek uda honetan ere: argazki bilduma egiten ari dira, jendeak udan ateratako irudiekin. Dispertsioaren aurkako banderolarekin munduko toki ugaritan ateratako argazkiak jaso dituzte jada. 


2015eko abuztuaren 12an - 09:43
Dispertsioaren aurkako udako argazki bilduma egiten ari da Etxerat (argazkia: @EtxeratElkartea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Abuztuaren 25era arte zabaldu beharko dira argazkiak instagram edo twitter bidez, #DispertsioaSTOP edo #STOPdispersion etiketekin. Ondoren, argazki bozkatuenen artean, Etxerat Elkarteko kinke eta poltsa zozketatuko dituzte.

Ekimenaren helburua urteko sasoi honetan ere preso dauden senideak ahazten ez dituztela erakutsi eta dispertsio politika salatzea da. “Dispertsioak atsedenik ez badigu ematen, guk ere ez diogu emango”, adierazi dute Etxerateko webgunean.

Tolonotik
Amsterdanetik
Indonesiatik
Tusse de Remunetik
Vietnametik
Cerulledatik, Leon
Urkullutik, Orbaizeta
Ibizatik

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023ko martxoaren 27
Amaitu dute

Eguneraketa berriak daude