Udalekuak: uda igarotzeko modu desberdina

  • Uda iritsi da! Ikasleak oporretan daude, langile batzuk ere bai... Baina, guraso askorentzat, urtaro honetaz gozatzeko tenorea izan beharrean, arazoz beteriko denboraldia da; denek ez baitituzte oporrak izaten udan, beraz, ezinezkoa zaie egun osoan zehar umeekin egotea. Guk, aldiz, badugu bai umeentzat baita gurasoentzat ere primerako irtenbidea izan daitekeena: udalekuak. Haurrek egun batzuk pasatzen dituzte etxetik kanpo, gurasorik gabe egotea zer den ikusiz eta jende berria ezagutzeko aukerarekin! Esperientzia zoragarria izan daiteke beren nortasuna aurkitu nahian dabiltzan gaztetxoentzat. Baina, denok dakigun moduan, zaila gerta daiteke umeekin ondo konpontzea, elkar ulertzea; eta beraz, udalekuetara doazen begiraleek ikastaro batzuk egin behar izaten dituzte lanari nola aurre egin behar dioten ikasteko.


2007ko ekainaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Gazteak piragua klaseak jasotzen

Aspalditik antolatzen dira atzerriko hizkuntzak ikasteko udalekuak: ingelesa, frantsesa edo beste hizkuntzaren bat ikasteko. Batzuk Euskal Herrian bertan izaten dira. Hauetan, aukeratutako hizkuntzan (ingelesez, frantsesez, etab) klaseak ematen dizkiete begiraleek haurrei, eta jokoak egiteko astia ere izaten dute egunean zehar, egun osoa ez dute bada klasean sartuta pasako! Atzerriko hizkuntzak ikasteko beste era bat ikasi nahi den hizkuntza hitz egiten den herrialdera joatea da: Euskal Herritik gazte mordoa Irlandara joaten da ingelesa ikastera eta bide batez, esperientzia berriak bizitzera.

 

Baina, horrelako udalekuez gain, urtez urte proiektu eta ideia berriak azaltzen dira. Aurten sortu dituzten batzuekin hasiko dugu udaleku desberdinetan zehar oinarrituko den gaurko "bidaia". Gazte Egonaldiak antolatu dituzte Bernedon eta bertan hainbat ekintza aurrera eramateko aukera izango dute gazteek: Hala Bedi irratian irratsaioa grabatuko dute, Entzun aldizkaria ezagutuko dute, blogak egingo dituzte, filme laburra grabatu, mendira irten... Arrakasta handia izan dute egonaldia hauek eta antolatzaileak pozik daude izandako jarrerarekin.

 

Antzerki udalekuak Lekeition: Lekeition antzerkiari lotutako udalekua antolatu dute Bizkaiko ikastolek, Kale antzerki jaialdiarekin bat eginez. Beste hainbat ekintzez gain, antzerkia landuko dute udaleku honetan, gazteen irudimena landuz.

 

Arte udalekuak Artelekun: Artelekun iaz ere Ia18 ekimenekoek arte udalekuak egin zituzten. Arrakastatsuak izan ziren, batxilergo artistikoa ikasitako gaztetxo ugari batu baitziren Donostiako kultur gune honetan. Aurten berriz, nazioarteko ekimena da, nazioarteko artista gaztetxoak batuko dira udalekuan uztailaren 17tik 28ra bitartean.

 

Bertso udalekuak: Bertso udalekuak ere antolatzen dira gaur egun. Aurtengo udalekuetarako txanda guztiak beteta daude jada, gazteak animatu diren seinale. Zuberoan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egiten dira, lurralde osoko gazteek berauetan parte hartzeko aukera izan dezaten.

 

Urbasa: Urbasan Bagara programa martxan jarri du Udalbide Elkarlan Elkarteak. Ekimen hau zazpi herrialdeetako 10 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, bertan igaro behar duten denboraldian paisaia zoragarriaz goza dezaten, betiere euskaraz. Ekintza ugari egiteko aukera izango dute haurrek nahiz begiraleek: eskalada, espeleologia, mendiko bizikleta, mendi irteerak eta euskal jolasak besteak beste.

 

18 urtetik gorako gazteei aukera eskaintzen zaigu begirale moduan denboraldi bat igarotzeko. Aukera ezinhobea da jendea ezagutzeko, denboraldi batean deskonektatu eta haurrekin momentu bitxi bezain ahaztezinak bizitzeko. Anima zaitezte! Utzi telebista, ordenagailuak eta musika aparatuak alde batera eta deskonektatu! Uda denboraldi ezin hobea da egunerokotasun arruntetik irten eta gauza berriak egiteko, aprobetxatu!

 

Lotura interesgarriak:


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude