Turkiak 573 atxilotu ditu Afrineko sarraskiaren aurka sarean edo kalean protesta egiteagatik

  • Turkiako Barne ministroak esan du 449 pertsona atxilotu dituztela Afringo erasoei sare sozialetan kontra egiteagatik, eta beste 124 aurkako protestetan parte hartzeagatik.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko otsailaren 07a
(Turkey Untold‏)

Guztira, 573 pertsona atxilotu dituzte. Barne Ministroaren esanetan, atxilotuei “propaganda terrorista” egitea leporatzen zaie.

Atxilotuen artean medikuak, politikariak, idazleak eta kazetariak daude, besteak beste. Haien artean atxilo eraman dituzte Oktay Candemir kazetaria Afringo operazioaren berri emateagatik eta Turkiako Medikuen Ganberako (TBB) hamaika kide, komunikatu batean “gerra osasun publikoaren arazoa” dela esateagatik.

Turkiako Gobernuak Afringo operazio militarraren aurkako edozein protesta publiko debekatu du. Hala ere, kurduek kalera ateratzen jarraitzen dute: Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, iragan asteburuan milaka pertsona bildu ziren Erdoganen Gobernuaren aurkako manifestazioan.

Kanal hauetan artxibatua: Turkia  |  Kurdistan  |  Turkia  |  Adierazpen askatasuna

Turkia kanaletik interesatuko zaizu...
Erdoganek esan du Afrin "setiatuko" duela

Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek esan du Siriaren menpeko Kurdistanen dagoen Afrin barrutia “setiatuko” duela hurrengo egunetan.


142 zibil hil ditu Turkiak Afrinen eta agintari kurduek armak hartzera deitu dute

Urtarrilaren 19an Turkiako Armadak Afringo mugaldea bonbardatu zuen, kantoia “terroristaz libratzeko” aitzakiarekin, eta 30 km-ko “segurtasun eremu” bat lortzeko asmotan.


2018-01-22 | Andoni Mikelarena
Turkiako armadak Kurdistango Afrin hiriari eraso egin eta hamazazpi zibil hil ditu

Larunbatean hasi zuen Turkiako Gobernuak Siriako lurraldean dagoen Kurdistango Afrin hiriaren aurkako erasoa. Estatu Islamikoaren aurka borrokan ari diren YPG gerrilari talde kurduaren aurkako operazioa dela adierazi du Turkiako Gobernuak.


Bost metro inguruko garrantzia

Turkiako Tayinat aztarnategian, Burdin Aroko Patina erresuma hititaren hiriburu Kunuluaren arrastoen artean, 3.000 urteko emakumezko estatua baten burua eta gorputz-enborra aurkitu dituzte.


2017-11-07 | Andoni Mikelarena
Langile esplotazioaren aurkako etiketak Turkian Zarako jantzietan

Turkiako Bravo enpresak Zararentzat lan egin ohi zuen, orain ordea, enpresa itxi eta azken hiru soldatak ez dizkiete ordaindu langileei. Langileek aldarrikapenak arropetako etiketetara eraman dituzte.


2017-10-08 | Axier Lopez
Beste erreferenduma

Ekialde Hurbila aldatzen ari da. Ohi bezala, odolez, eta kanpoko interes ekonomiko eta geo-politikoen menetara. Arabiar udaberriekin hasitako aroak, gerra eta eskuhartze inperialisten garaiari utzi zion lekua –Siriako guda ikurrik mingarriena izanik–. Aktore politiko berriak eratu dira, aliantzak apurtu eta berriak sortu, baita mapan, de facto, aldaketak eragin ere.


2017-10-05 | Andoni Mikelarena
Munduan espetxeratuta dauden kazetari guztien erdia Turkian daukate

Urtebete baino gehiago pasatu da Turkian estatu golpe saiakera izan zenetik. Orduz geroztik, informazio eskubideari egindako murrizketak salatu izan dituzte nazioarteko eragile ugarik. 100 komunikabidetik gora itxi eta 161 kazetari espetxeratu dituzte gutxienez. Munduan espetxeratuta dauden kazetari guztien erdia Turkiako espetxeetan dago egun.


2017-09-29 | Xalba Ramirez
Irakeko Parlamentuak Kurdistanen kontrako neurri militarrak hartu ditu, erreferendumeko %92ko baiezkoa zigortzeko

Irakeko Parlamentuaren arabera, “konstituzioaren kontrakoa eta baliogabea da” astelehenean Hego Kurdistanek egindako independentzia erreferenduma. Hainbat indarrezko neurri hartzeko eskatu diote lehen ministroari, Kirkuk-eko eskualdearen kontrola bereganatzea barne.


2017-09-12 | Xalba Ramirez
100 atxilotutik gora Londresko armen nazioarteko ferian

Bi urtean behin egiten den Nazioarteko Defentsa eta Segurtasun Hornikuntzen feriaren (DSEI) kontrako protesta astean 100 lagunetik gora atxilotu ditu Londresko poliziak. Armak bertara iristeko errepideak blokeatu nahi izan dituzten ekintzaile baketsuak izan dira atxilotuak.


2017-08-25 | Xalba Ramirez
Dogan Akhanli idazle turkiarra askatu du Espainiako Estatuak

Aske utzi du Fernando Andreu epaileak Dogan Akhanli idazle turkiar-alemaniarra. Joan den astean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Turkiako lehen ministro Erdoganen kontrako iritzia zabaltzeagatik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude