argia.eus
INPRIMATU
Turkiak 573 atxilotu ditu Afrineko sarraskiaren aurka sarean edo kalean protesta egiteagatik
  • Turkiako Barne ministroak esan du 449 pertsona atxilotu dituztela Afringo erasoei sare sozialetan kontra egiteagatik, eta beste 124 aurkako protestetan parte hartzeagatik.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 07a
(Turkey Untold‏)

Guztira, 573 pertsona atxilotu dituzte. Barne Ministroaren esanetan, atxilotuei “propaganda terrorista” egitea leporatzen zaie.

Atxilotuen artean medikuak, politikariak, idazleak eta kazetariak daude, besteak beste. Haien artean atxilo eraman dituzte Oktay Candemir kazetaria Afringo operazioaren berri emateagatik eta Turkiako Medikuen Ganberako (TBB) hamaika kide, komunikatu batean “gerra osasun publikoaren arazoa” dela esateagatik.

Turkiako Gobernuak Afringo operazio militarraren aurkako edozein protesta publiko debekatu du. Hala ere, kurduek kalera ateratzen jarraitzen dute: Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, iragan asteburuan milaka pertsona bildu ziren Erdoganen Gobernuaren aurkako manifestazioan.