“Agerikoa dena ofizialki iragartzeko ordua da”. Horrela argudiatu du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak hartu berri duen azken erabakia: Jerusalem Israelgo hiriburu izendatu du nazioarteko agintarien abisuei muzin eginez eta egoera larrian utziz Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Israelek txalotu egin du Trumpen erabakia. Palestinan, bestalde, haserrea eragin dute.
AEBtako enbaxada lekuz aldatzearen ondorioz dator erabakia: Tel Avivetik Jerusalemera. Diplomazia arazoengatik hiru urte iraun dezakeen prozesua izan daitekeen arren, erabakiak argi uzten du zeintzuk diren Etxe Zuriko buruaren asmoak. Prentsaurreko bidez, edozeren aurretik, “bere herrialdearen interesak defendatuko” dituela azpimarratu du eta helburua palestinarren eta israeldarren artean bakea lortzea dela berretsi du.
Nazioarteko agintari gehienak Jerusalemeni buruzko ebazpen zehatzik ez dezala egin ohartarazten saiatu dira azken egunetan. NBEk, NATOk, EBk nahiz herrialde musulman eta arabiarretako buruek eskualdean ezegonkortasuna areagotuko duela ohartarazi dioten arren, hauteskundeetan esandakoa bete du.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak “esker onez” hartu du albistea. Urteetan eman nahi izan den baina inor ausartu ez den erabakia dela nabarmendu du eta “aurrera pauso ausart eta justua” dela. “Zinez eskertzen diot AEBtako presidenteari urrats hau eman izana”. Palestinan, ordea, hautsak harrotu ditu Etxe Zuritik iritsitako adierazpenak. Hamasek Palestinako herriari eginiko eraso nabarmena dela adierazi du. Palestinarrek Jerusalem dute euren hiriburutzat eta datozen egunak “amorru” egun izendatu dituzte “eurena dena defendatzeko”. Hamasek argi utzi du ez dutela Washingtonen bitartekaritzarik onartuko Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan. Bien bitartean, Netanyahuk berretsi du ez duela Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortzen ez duen beste biderik onartuko etorkizuneko negoziaketetan.
Arazo historikoa
Duela 70 urte NBEk Palestina zatitu zuenean, Jerusalem nazioarteko administrazioaren esku geratu zen. Israelek, ordea, ez zuen hitzarmena bete eta berehala okupatu zuen hiriaren mendebaldea, baita Palestinaren eskumenetan zegoen ekialdea ere 1967ko Sei Eguneko Gerraren ostean. Egun, 875.000 lagun bizi dira Ekialdeko Jerusalemen: 200.000 israeldarrak dira; 324.000O palestinarrak. Okupazioa sendotze bidean, Israelek juduentzat baino ez diren etxebizitzak eraikitzen jarraitzen du. Palestinarrak bigarren mailako herritarrak dira Israelgo agintarientzat eta erabat baztertuta daude. Esaterako, palestinarren %59ak baino ez du ur sare publikoa erabiltzeko baimena.
Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.
Trump tiroz zauritu dute larunbatean, kanpainako mitin batean. Atsedenerako hiru egun hartu ditu, gaur arte. Biden jada hiru aldiz agertu da komunikabideen aurrean, aurkariaren aurkako atentatua salatzeko. Azken adierazpenean kanpainaren erritmoa moteltzeko mezua luzatu du;... [+]
New Yerseytik Georgiako Fulton espetxera hegazkin pribatuan iritsi, fitxa poliziala egin eta 200.000 dolarreko fiantza ordainduta 20 minuturen bueltan kanpoan zen berriro. Ikusmira handia sortu du fitxa polizialak.
Ez da lehen aldia Donald Trump AEBetako presidente ohia epaitzen dutena. Oraingoan, ordea, lau kargu leporatuta inputatu dute. Horien artean, 2020ko hauteskundeen emaitzak faltsutzea eta 2021eko Kapitolioko erasoa sustatzea. Gaur pasako da epailearen aurretik.
Etxe Zuria utzi ostean gobernuko dokumentu konfidentzialak gordetzea egotzi diote AEBetako lehendakari ohiari. Lehen aldia da bertako lehendakari ohi bat federalki epaitzen dutena.
AEBetako lehendakariak Mar-A-Lago-ko Floridako bere etxean hainbat agiri sekretu ofizial gorde zituen bere agintaldian eta hori dela eta zazpi delitu egozten dizkiote.
Pornografian aritzen den Stormy Daniels aktoreari 120.000 euro ordaintzeagatik auzipetu du Donald Trump New Yorkeko epaimahai batek. Ustez, emakumearekin harremanak izan zituela ez zabaltzearen truke egin zuen ordainketa. Salaketaren xehetasunak ez dira argitaratu, baina Trump... [+]
AEBetako komunikabideetan zabalduari segi, Polizia federala ikertzen ari da Trumpek dokumentu klasifikatuen erabilera okerra egin ote duen. "Jazarpen politikoa" salatu du AEBetako presidente ohiak.
Presidente bat [Trump] prest badago, gezurren eta engainuen bidez, bere jarraitzaileak gerra zibilera bultzatzeko, horrek dakarren giza kostua kontuan hartu gabe, zer gehiago egin lezake bera berriro [presidente] aukeratzen badute?”, adierazi du Jason Van Tatenhovek... [+]
Donald Trumpen gobernuko Segurtasun Nazionaleko aholkulari ohi John Boltonek onartu du munduko beste herrialde batzuetan estatu kolpeak antolatzen lagundu dutela. Hala, AEBek beste nazio batzuetako herritarren bizitzetan etengabe egindako esku-sartzea salatzen dutenei arrazoia... [+]
AEBetako presidente ohia Kapitolioko erasoaren antolatzailea izan zenik ez du onartu AEBetako Senatuak haren aurkako impeachment-ean. Trump zigortzeko 67 aldeko bozka ziren beharrezkoak baina 57 senatarik soilik eman dute, tartean Alderdi Errepublikarreko zazpik.
Donald Trumpek asteazkenean utzi du AEBetako presidente kargua. Hala ere, bere azken orduetan 143 indultu eta espetxi zigorren konmutazio sinatu ditu, tartean, bere estrategia politikorako buru eta kanpaina zuzendari ohi Steve Bannonentzat. Bannon mundu mailan eskuin muturreko... [+]