Topatuko kideek prentsa askatasunaren aurkako erasotzat jo dute epailearen aurrean deklaratu behar izatea

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu dute astearte goizean Iraitz Salegi, Nekane Zinkunegi eta Izaro Zinkunegi kazetariek, Topatu.info webguneak Gazte Danbadari buruz egindako jarraipen informatiboarengatik inputatuak izan ostean.


2014ko urriaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Epailearen aurrean deklaratzera deitu zituztela jakitean "Denok gara Topatu" dioen irudia zabaldu zen sare sozialetan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu ondoren, honako bideoan argitaratu du webguneak.

Hiru kazetarien esanetan, “prentsa askatasunaren aurkako erasoa” da deklaratzera eraman izana, “baina gure lanaren aitorpena ere bai, zer edo zerengatik ekartzen gaituztelako hona deklaratzera”.

Inputatuek eskerrak eman dizkiete egunotan babesa adierazi dieten pertsona guztiei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude