Topatu.info-ko hiru kide inputatu dituzte Gazte Danbadaz informatzeagatik

  • Topatu.info gazte proiektu komunikatiboko hiru kide deklaratzera deitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak, webgunean bertan jakinarazi dutenez. Madrilera joan beharko dute urriaren 7an, Euskal Herrian deklaratzeko egindako eskaerari epaileak uko egin ostean. Ernaik 2013ko martxoan Urduñan antolatu zuen Gazte Danbadako ekitaldi politikoaz informatzeagatik deitu dituzte, "terrorismoari gorazarre" egin ziotela akusatuta.


2014ko urriaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1a bitarte Gazte Danbada jaialdia ospatu zen Orduñan. Ekitaldi politiko nagusian hitza hartu zutenek espetxean hil zen Xabier Lopez Peña preso politikoa izan zuten gogoan, eta ‘terrorismoari gorazarre’ egin ziotelakoan auzipetu zituen Velascok Ernai gazte antolakundeko hainbat kide.

2014ko martxoan Auzitegi Nazionalak ekitaldiko hitzartzeak eta laburpena biltzen zituen bideoak ezabatzeko agindu zien, eta "agindua prentsa askatasunaren aurkako eraso bat iruditu arren, bideoak ezabatu genituen", kasu egin ezean webgunea itxiko zutela mehatxu egin baitzieten. Orain, epailearen agindua bete arren, proiektuko hiru kide auzi berean sartu dituzte, bideoak grabatzeagatik "terrorismoa goratu" dutelakoan.

2014ko Interneteko ARGIA Sariaren irabazle

 

 

Topatu.infoko kide Iraitz Salegik ondorengoa aipatu zuen 2014ko interneteko ARGIA Saria jasotzean: “Mass mediek sortzen duten burbuilari zulotxo bat egin eta gure tokia egiteko tresnak herritarra izan behar du, eta kasu honetan, gazte mugimenduko oro izan behar da lehen informazio iturri. Horrekin ulertu behar da mezuak haiek nahi bezala, zehatz-mehatz, argitaratuko direla”. Topatuko kidearen hitzartzea osorik ondorengo bideoaren 18. minututik aurrera:

 

 

Gazte mugimenduak gizarteari bere ikuspegitik begiratzeko tresna

Informazioa formatu ezberdinetan lantzen du Topatu.info-k eta bideoak dira indarguneetako bat. Informaziorako webgune soila baino areago, hiru hankadun proiektu komunikatiboaren bitartekoetako bat da Topatu.info. Informazioarekin batera, formazioak, “gazteek elkarrekin ikasi eta ahalduntzeak”, eta hausnarketarako toki kolektiboak osatzen dute proiektua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude