Madrilen ihauterietan titiriteroak atxilotu izanak, estatu mailan mobilizazio ugari eragin ditu. Euskal Herrian ere antolatu dira adierazpen askatasunaren aldeko deialdiak.
Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Moreno eta Carmen Monfort fiskalaren kontrako kereila jarri dute Auzitegi Gorenean Contrapoder alderdiaren izenean, Eldiario.es atariak jakinarazi duenez. Prebarikazio delitua leporatzen diete eta "erresoluzio esperpentiko bat" egitea.
Sarean zabaldu duten mapa honetan ikus daitezke estatu mailan antolatzen ari diren kontzentrazioak. Bilbo eta Donostiakoak ez daude sartuta.
Kontzentrazioa deitu dute Gasteizen ere titiriteroekin elkartasunez. Correos Plazan izango da 19:00etan.
'Kultura ez da delitua' lelopean ostiralerako kontzentrazioa deitu dute 19:30ean Plaza Bibiribilean. Uriola.info-n jaso dutenez, Bilboko hainbat eragilek 'Asanblada express' bat egin zuten Zirika Erronda kaleko Kultur Gunean. Bilboko hainbat sortzaile elkartu ziren elkarte ezberdinekin batera, ostiralean egingo den kontzentrazioaren deia zehaztuz.
Auziperaturiko bi titiriteroen kargu gabeko askatasuna eskatzeko eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea antolatu du Donostian herritar talde batek. Ostiralean izango da, otsailak 12, 19:00etan Boulebardean. Leloa: "Guztiok gara titiriteroak. Adierazpen askatasuna. Egin barre botereari. Gora txuleta eta pandereta!"
Adierazi dutenez, elkarretaratzea bukatzeko txontxongilo ikuskizuna egonen da.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak “alde egiteko arriskua”, eta “delitua errepikatzearen arriskua” txikiagotu dela argudiatu du. Informazio gehiago albiste honetan.
Larunbatean kontzentrazioa deitu dute Iruñean, Madrilgo titiriteroen atxiloketa salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatuko dute, Ahotsa.info-n irakur daitekeenez. 13:00etan izango da Udaletxe Plazan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.