Terrorismoaren Biktimak Babesteko Elkarteak (APAVT) Espainiako Auzitegi Nazionalean manifestazioa debekatzeko eskaria aurkeztu du. Elkarteak adierazi du, nahiz eta manifestazioan preso gaixoak askatzea aldarrikatu, “mota horretako ekitaldietan ETAko preso guztiak goresten dituztela”.
APVATek adierazi du kartzelatik ateratzeko eskariak egiteko “bide legalak” daudela bilduta espetxe sistemaren araudian, eta beraz ez liratekeela baimendu behar “biktimak gutxiesten dituzten ekitaldiak”. Bestalde, elkarteak salatu du Sare plataforma Herriraren “ondorengoa izan daitekeela” eta elkarte horren ekintzak debekatuta daudela. Horren harira adierazi dute Sareren aldarrikapenek “bat egiten dutela” orain arte Herrira eta lehenago Askatasunak egiten zituztenekin.
Sareren izenean agerraldia egin zuten astelehenean Teresa Toda eta Joseba Azkarragak. Espainiako espetxe politika kritikatu zuten, “duela 27 urtetik euskal presoen eta beraien senideen giza eskubideak suntsitzen dituen harri handi eta astunaren zama jasangaitza”. Bere burua demokratikotzat duen gizartea, azaldu dute, nekez gera daitekeela albo batera begira hain ondorio larriak dituen urraketa hauen aurrean. Dispertsioak 16 hildako eragin dituela azpimarratu dute.
Todak eta Azkarragak azpimarratu zuten egunerokoan injustizia eta sufrimendua baino eragiten ez duen harria mugiarazteko Bilbon edo Baionan egotearen beharra, eta herritar orori helburu partekatu honetara batzeko deia luzatu zioten.
ELA sindikatuak ohar baten bidez adierazi du bat datorrela deialdiaren mezuarekin: “beharrezko diren hari pertsonal, sozial eta politiko guztiak batu egin behar dira dispertsioarekin eta euskal presoei zein hauen senideei ematen zaien tratu ankerraren harriak mugitzeko”. Onartu ezinezkoa dela iritzi dute “borroka armatua aldebakarreko erabakiz utzi eta lau urte luze igarota, Euskal Herriaren aurkako estatu-ituna sostengatzen duten indar politikoek espetxe politika humanizatzeko eta demokratizatzeko urrats bat ere eman ez izana”.
Aralarrek Baiona eta Bilboko kaleak betetzeko deia luzatu du: “Elkarbizitza landu eta sendotu nahi dugulako, giza eskubideen defentsak horrela exijitzen duelako euskal preso eta iheslari guztiak nahi ditugu etxean, Euskal Herrian”.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]