Sexu askatasunaren alde manifestazio jendetsuak Euskal Herrian

  • LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Egunak Euskal Herriko hiri nagusiak koloreztatu ditu ekainaren 28an. Borrokarako, sexu askatasuna aldarrikatzeko eta aniztasuna ospatzeko egunean ortzadarra izan da protagonista.


2016ko ekainaren 29an - 09:51
LGTB Harrotasunaren egunez manifestazioa Bilbon. (Argazkia: @EcuadorEtxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hego Euskal Herriko hiriburuetan barrena manifestazio jendetsuak izan dira. Arratsalderako zegoen egina deialdia lau hiriburuetan eta ehunka lagun bildu ditu gay harrotasunaren eta aniztasunaren aldarrikapenaren egunak. LGTBfobiaren aurkako aldarriak nagusitu dira eta errefuxiatuekiko elkartasuna adierazi dute manifestariek. Bilbon, esaterako, Harrotasunak ez du mugarik lelopean egin dute. Eredu tradizionaletik kanpo dauden errealitate ugariak aldarrikatu dituzte.

Iruñeko manifestazioko irudiak ekinklik.org webguneak jaso ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude