Saudi Arabiarentzako arma bidalketan parte hartzeari uko egin dio suhiltzaile batek Bilbon

  • Bilboko suhiltzaile batek uko egin dio Bilboko portuan Saudi Arabiara bidali behar zuten arma kargamentu baten segurtasun taldean parte hartzeari. Kontzientzia-objekzioa argudiatu du, bonba horiekin Yemengo gerran zibilak hiltzeko arriskua dagoela esan du.


2017ko apirilaren 03an - 13:10
Saudi Arabiak Yemengo hiriburuan, Sanan, egindako bonbardaketa. (Arg.: Reuters)

Martxoaren 13an 4.000 tona bonba kargatu zituzten ontzi batean Saudi Arabiara bidean. Karga arriskutsua duten operazio guztietan egin ohi den antzera, suhiltzaile talde batek egon behar zuen han badaezpada. Dispositiboaren buruak, ordea, uko egin zion eginkizuna betetzeari kargamentuaren berri eduki zuenean.

El Correo-k jaso duen albistean dio ez zuela konplize izan nahi bonba horiek zibilei botatzearekin. Bere buruak tematu baziren ere ez zuen atzera egin, eta beste arduradun bat izendatu behar izan zuten dispositiborako.

Bere jarrera defendatzeko, suhiltzaileak prentsako zatiak eta Europako Parlamentuko ebazpenak erantsi zituen igorri zuen informean. Baina buruen ustez ez da nahikoa, eta Bizkaiko Diputazioak —operazioaren arduraduna— baieztatu du diziplina-espediente bat ireki diotela “betebeharra ez betetzeagatik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yemen
20.000 palestinarren bizitzek baino balio gehiago dauka kargaontzi batek...

Huthi Yemengo matxinatu xiiek arras ongi dakite min egiten duen arma bat dutela esku artean: Israelekin harremanetan diren eta Itsaso Gorritik pasatako itsasontziak erasotzen ditu. Helburua, Israelek Gazan bideratu sarraskia geldiaraztea. Alta, mundu osoan daukate eragina, hain... [+]


Saudi Arabiak ehunka migratzaile etiopiar hil dituela salatu du Human Rights Watchek

Yemengo mugan 2022ko maiatzetik 2023ko ekainera bitarte emandako hainbat kasu ikertu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Migratzaile afrikarrak, gehienak etiopiarrak, jazartzen dituelako “gizateriaren aurkako krimenak” gauzatzen ari dela salatu du.


Eguneraketa berriak daude