Sarek biktima anitzak elkartuko ditu bake eta bizikidetza jardunaldien baitan Gasteizen

  • “Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea” jardunaldiak aurkeztu ditu Sarek. Azaroaren 28tik 30era bitartean Gasteizen egingo diren hiru mahai-inguruz osaturik egongo dira. “Bizikidetza, ezberdinekiko errespetua, elkarrizketa eta ekintza iraunkorra jendartearen aktibaziorako ezinbesteko osagaiak dira”, azaldu dute.


2016ko azaroaren 16an - 09:42

Jendartearen aktibazioa du helburu Sarek, “giza eskubideen errespetuarekin abiatzen den ibilbide hori zeharkatzera begira, bakea lortu arte”. Jardunaldietan era guztietako jendea bildu nahi dute, gizarteak konponbidean izan dezakeen paperaz aritzeko. Hizlarien artean ETA, GAL eta sakabanaketaren biktimak egongo dira, baita bizitza politikoan eta juridikoan sona izan duten pertsonak ere, tartean Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia edo Iñaki Lasagabaster zuzenbide administratiboan katedraduna.

ETAk ekintza armatuen behin betiko etenaldia hasi zuenetik bost urte igaro dira. Sareko kide Amets Martinez de Hereditaren ustez, honek “eszenatoki berri bat ekarri zuen gure herrira”. Halere, ez du espero zuten bilakaerarik izan. “Esan ahal dugu, egun, espetxe politika dela euskal gatazkaren baitan bizirik den biolentzia bakarrenetakoa”, adierazi du.

Gasteizko Europa Jauregian egingo dira mahai-inguruak arratsaldeko 18:30etatik aurrera:

 

-Azaroak 28: Dispertsioa, zigor batuketa eta salbuespenezko legedia. Defentsa juridikoa

                Moderatzailea: Eva Domaika
                Martin Pallin - Magistratua
                Iñigo Iruin - Abokatua
                Iñaki Lasagabaster - Zuzenbide administratiboan katedraduna

-Azaroak 29: Sufrimenduari atea itxi eta itxaropenaren leihoak ireki

                Moderatzailea: Jesus Barredo
                Unai Gonzalez Asua - Dispertsioaren biktima
                Rosa Rodero - ETAren biktima
                Carmen Galdeano - GALen biktima
                Sara Buesa - ETAren biktima

-Azaroak 30: Jendartea, gatazkaren konponbidean, eragilea

                Moderatzailea: Ion Telleria
                Anaiz Funosas - Bake bideako kidea
                Juan Jose Ibarretxe - Lehendakari ohia
                Julen Mendoza - Errenteriako alkatea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude