Saharako preso politikoen aldeko elkarretaratze bat etetera behartu du Marokoko poliziak

  • Gdeim Izik izenez ezagutzen den taldeko presoen aldeko protestak eten ditu Marokoko poliziak.


2017ko urriaren 11n - 12:42
Senitartekoen protesta eten du Marokoko poliziak (Argazkia: porunsaharalibre.org)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Senitartekoek antolatutako ekintza zen, presoen egoera salatzeko.  Hasiera batean preso guztiak elkarrekin zeuden arren, zazpi presondegi ezberdinetan banatu dituzte hemeretziak orain.  Aldarrikapenen artean, presoen bisita eskubidea gauzatu dadin eskatzen dute.

Protesten aurretik, pasa den astean, bilera egin zuten espetxeko arduradunek eta senideek. Presoen egoera hobetu ez dela ikusita, protesta baketsuekin hasi ziren eta hainbat presok gose greba hasi dute.

Mendebaldeko Saharako hainbat herritarrek ere protestak egin zituzten euren herrietan. Poliziak berehala eten ditu protestak, elkartasuna adierazi duten herritarrak mehatxu eta indarkeriarekin jazarriz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!