Polizia Nazionalak Alaves futbol taldeko zaleak kolpatu zituen partiduaren amaieran Sadarren

  • Polizia Nazionalak Alaveseko jarraitzaileei eraso egin zien borraz Iruñean Osasunaren aurka jokatutako partiduaren amaieran.


2016ko azaroaren 06an - 22:20

Alaveseko mila bat zalek ikusi zuten partidua Sadarren eta Osasunak 0-1 galdu zuen. Partiduaren amaieran, alaveseko zaletu talde bat estadiotik ateratzeko eskailerak jaisten ari zela egin zien eraso poliziak. Arabarren protestek ezer gutxirako balio izan zuten, akaso kolpe gehiago jasotzeko. Zaletuetako batek grabatutako irudietan ikus liteke poliziek behin eta berriz egiten dituzten kargak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n

Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]


Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


2024-02-08 | ARGIA
Aske utzi dute Iturmendin atxilotutako emakumea

Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.


2024-02-07 | ARGIA
Emakume bat atxilotu dute Iturmendin eta inkomunikatuta eraman Madrilera

Espainiako Poliziak astearte eguerdian atxilotu zuen bere etxean, Iturmendin (Nafarroa), antza sare sozialetako mezuren batekin lotuta. Arratsean segundo batzuetako deia egin zien senideei Madrilera eramaten zutela jakinarazteko, ARGIAk jakin duenez. Estefanía Cerverak 63... [+]


Eguneraketa berriak daude