Polisarioa eta Maroko abenduan bilduko dira, Aaiunen erasoak jarraitzen duen arren

  • Christopher Ross Nazio Batuetako Erakundearen Sahararako ordezkariak iragarri du Frente Polisarioa eta Marokoko Gobernua abenduan elkartuko direla berriro, Mendebaldeko Saharako gatazkaz hitz egiteko. New Yorken egin dute bilkura bi aldeek eta Aaiuneko gertakariaren ondorioz tentsioa nabaritu da. Erabakiak arnasa eta denbora emango dio prozesuari, astelehen goizaldean Agdaym Izik kanpalekuan izandako sarraskiak eta ondorengo gertakariek kolokan jarri baitute irtenbide baketsua.


2010ko azaroaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Gdeim Izik kanpalekuko jaimak sutan

Aaiungo albisteak tantaka ari dira iristen, iturri ez ofizialetatik, Marokok komunikazio guztiak etenda baititu eta hiria setiaturik baitago. Agdaym Izik-eko gertaeren ondorengo egunean istiluak izan ziren Mendebaldeko Saharako hiri garrantzitsuenean. Azken berrien arabera kolonoak sahararren etxeetan sartzen ari dira (ikusi bideoa Sahara Thawra-ren webgunean) poliziaren aginduz, bertakoak jipoitu eta etxebizitzak sakeatuz. Frente Polisarioak salatu duenez ehundaka izan daitezke desagertuak, haurren eta gazteen hildako gorpuak han-hemenka agertzen ari dira ubeldura eta labankadekin.

1991n NBEk bake plana bultzatu zuen, eta Frente Polisarioak su-etena aldarrikatu zuen, baina sahararren autodeterminaziorako erreferenduma atzeratuz joan da gaur arte eta Marokok bere kontrolpean dauka, ofizialki hala ez den arren, Mendebaldeko Sahara. Herrialdearen okupazioa bultzatzeko kolono marokoarrei hobariak eskaintzen dizkie Gobernuak eta gaur egun askoz populazio handiagoa dira bertokoak baino.

Sahararrek administrazioan, ekonomian eta gizartean jasaten duten diskriminazioa salatzeko eraiki zuten duela hilabete Agdaym Izik kanpalekua eta protesta txikia zena, pixkanaka handituz joan da. Astelehen goizaldean 26.000 lagun zeuden bertako jaimatan –gehienak haurrak, emakumeak eta zaharrak– poliziek eta militarrek airez eta lurrez erasoaldiari ekin ziotenean. Borra, ur kanoi eta balen bidez desalojatu zuten kanpalekua eta jaima guztiak erre. Erasoan ehunka zauritu eta hainbat hildako gertatu direla azaldu dute iturri ez ofizialek.

El País egunkariak gaurko alean dakarrenez, Espainiako Gobernuak bazuen aldez aurretik Aaiungo erasoaren berri, baina ez zuen ezer egin nazioarteko kontu bat zela kontsideratu zuelako. Sahararen aldeko taldeen iritziz nazioarteko erantzuna erabat ezdeusa izan da sarraskiaren aurrean eta Espainiako Gobernuaren jarrera epela salatu dute.

Bien bitartean, Euskal Herrian mobilizazioak egin dira Saharako gertaerak salatzeko. Atzo ehunka lagun bildu ziren Bilbon Marokok duen kontsulatuaren aurrean eta istiluak izan ziren Ertzaintzak kargatu zuenean. Nafarroako Gobernuak erasoa kondenatu du eta Eusko Jaurlaritzak ikerketa zabaltzeko eskatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude