Plastikorik gabeko supermerkatua

  • Plastikoetan bildu gabeko jakiak edota zentilitroka saltzen diren xanpu eta jogurtak (norberak ekarritako ontzietan sartu beharrekoak) izango ditu Berlinen irekitzear diren supermerkatuak, hondakin ahalik eta gutxien sortzeko asmoz.


2014ko maiatzaren 5ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Plastikozko poltsa bat birziklatzeko ehunka urte behar dira.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskadi Irratiko Faktoria saioan eman zuten albistea: hiru gaztek plastikorik gabeko supermerkatua irekiko dute Alemaniako hiriburuan, eta tupperrarekin, ontziarekin edo trapuzko poltsarekin joango da eroslea (paper birziklatuzko poltsak ere izango dituzte saltzaileek, behar duenarentzat).

Naturak berak babestuta datozela eta barazkiak, fruituak eta gainerako jakiak ez direla zertan plastikoan bildu behar diote ekimenaren bultzatzaileek. Hondakinak alferrik ez sortzea eta herritarrak kontzientziatzea da helburua. Izan ere, egunero zortzi milioi plastikozko ontzik itsasoan bukatzen dutela salatu dute.

Alemanian, mota honetako edo antzeko saltoki txikiak badaude dagoeneko, baina lehenengo supermerkatua izango da. Londresen 2007an ireki zuten plastikorik gabeko supermerkatua, baina iaz itxi zuten.

Sopelan ere, tupperrak kalera

Jakiek paper, kartoi eta plastikoetan ongi bilduta joan behar duten Plastikoaren Urrezko Aroan, ohitura txar hauek amaitzeko kanpainak egiten dituzte. Azkena, Sopelan: Tupperrak kalera lelopean, herritarrak harategi eta arraindegietara tupperrarekin joatera animatu nahi dituzte.

Irlanda eredu

Hain juxtu, Joxerra Aizpuruak gaia jorratu du ARGIAn, aste honetan kaleratuko dugun aldizkarian. Europar Batasuneko biztanle bakoitzak batez beste 200 plastikozko poltsa erabiltzen dituela dio eta kontsumo hori %80 murriztu nahi duela EBk. Irlandaren adibidea hartuko du eredu: urte gutxian, pertsonako kontsumoa 328 poltsatik hogeira jaitsi da, zerga araudi gogorra ezarriz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025eko uztailaren 16
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!