Petronorren azken isuriengatik protestatzeko kontzentrazioa egin dute Abanton

  • Azken hamabost egunetan Petronorren izandako isuriek kezka eta haserrea eragin dute Muskizen eta Abanton. Ekainaren 21ean koke-hauts emisio bat jasan zuten Muskizko San Julian auzoko biztanleek, eta asteazkenean, berriz, hauts zuri bat isuri zen Abanton (enpresatik bost kilometrora dagoen Ortuellan ere antzeman zituzten).


2014ko uztailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bentonita isuria auto baten gainean. (Cokearen Aurkako Koordinadorak helarazitako argazkia).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bai Petronorrek bai Ingurumen Sailak adierazi dute materiala –katalizatzaile-hautsa– ez dela arriskutsua osasunerako, baina auzo elkarteek zalantzan jarri dute hori. Cokearen Aurkako Koordinadorak deituta, elkarretaratzea egin dute ostegunean, Abantoko Las Carreras auzoan.

Matxura baten ondoriozko geldiuneak eragin zuen, uztailaren 2an, Petronorren FCC dorretik ur lurrun eta hauts nahasketa bat isurtzea, enpresak bere webgunearen bitartez adierazi zuenez. Hasiera batean zabaldu zen hautsa bentonitazkoa izan zitekeela; buztin-ale oso txikiz osatutako materiala da bentonita. Silize hautsa dela ere adierazi dute beste iturri batzuek. Edozein kasutan, Petronorrek dio substantzia hori inertea dela. Ingurumen Sailak berretsi du isurketa ez dela arriskutsua printzipioz, baina analisi gehiago egin behar da oraindik. Hautsaren konposaketa zehatza ez da ezagutuko astelehenera arte, gutxienez, Saileko prentsa zerbitzuak ARGIAri adierazi dioenez.

“Inertea izateak ez du esan nahi kaltegarria ez denik”, adierazi dute Cokearen Aurkako Koordinadorako iturriek. ARGIAri egindako adierazpenen arabera, iraganean izan dira halako material isuriak eta “analisiek frogatu zuten hauts horrekin nahasita badirela substantzia arriskutsuak”. Beste iturri batzuei kasu egitera, aldiz, Koordinadorak aipatutako gertakarian –2007ko azaroan jazo zen– ez zen izan herritarren osasunerako benetako arriskurik.

Halaber, ekologistek salatu dute Muskizko San Julian auzoan eta Abanton kokatutako aire-kalitatearen neurgailuen daturik ez dagoela asteazken gauaz geroztik. Ingurumen Sailaren webguneko datuen arabera, bi gune horietako airearen kalitatea “oso ona” zen jasotako azken datuei dagozkien orduetan. Ingurumen Sailak adierazi du ordu horietan zerbitzuz kanpo izan zirela neurgailu biak, baina arazoak konpondu bezain laster publiko egingo dituztela datuak.

Eusko Jaurlaritzak espediente bana zabaldu dio Petronorri ekainaren 21eko eta uztailaren 2ko gertakariak direla eta. Bestalde, EH Bilduk eskatu du Ana Oregi Ingurumen sailburua Legebiltzarrean ager dadin, bere sailak gaiari buruz daukan informazioa azaldu eta hartuko dituzten neurrien berri emateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
2025-07-04 | Gedar
Petronor, Euskal Herrian ingurumen-inpakturik handiena sortzen duen enpresa

EHUko ikerketa-talde batek dio Europako emisio-inpaktuaren %60 datorrela sektore energetikotik.


Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian

EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]


"Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten"

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke 'Prestige' hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
"Petronorrek kirola zikintzen du" mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Mobilizazioak iragarri dituzte Tubacex, PCB, Petronor eta Bizkaiko metalaren gatazketan auzipetutako beharginek

Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.


2021-09-07 | ARGIA
Petronor-en erregulazio espedientea "justifikaziorik gabekoa" da, Bilboko auzitegiaren arabera

Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.


2021-07-20 | Daniel Udalaitz
Zer da: Petronor

Petróleos del Norte enpresaren akronimoa da Petronor. Petrolioaren industriako enpresa da eta Bizkaiko Muskizen dauka egoitza soziala. Instalazio nagusiak ere herri horretan dauzka, Kantabriako mugan, La Arena hondartza ezagunaren ondoan. Petronor 1968an legeztatu zen... [+]

2021-07-15 | Daniel Udalaitz
ENERGIA
PROIEKTU ENERGETIKO ERRALDOIEK BIZKAIKO KOSTALDEA HARTUKO DUTE
Bizkaiko Badiaren ziklo konbinatuko gas bidezko zentral elektrikoa eta birgasifikazio planta eraikitzeko lanak laster has daitezke Zierbenan. 77.000 milioi pezetako (3.080 milioi libera) kostua izango dute eta 2003. urtearen amaierako prest egon behar du. Halaber, luze gabe... [+]

2021-07-12 | Daniel Udalaitz
«PRESTIGE» BAT PORTURATZEN DA EGUNERO EUSKAL HERRIAN
Bi hilabete dira "Prestige" petrolio ontziak, itsasoan hautsi eta hondoratu ostean, Galizian eta Kantauriko itsasertzean ezagutu hondamen ekologiko eta ekonomiko handiena ekarri zuela. Gertaeraz geroztik, handia eta etengabea da itsas garraioari buruzko kezka, eta Euskal Herrian... [+]

2021-06-30 | Unai Brea
Edorta Arostegi eta Sara Ibañez
"Petronorrek inguruko biztanleen osasunari eragingo ez diola pentsatzea absurdua da"

2008ko udan sortu zen Meatzaldea Bizirik elkarte ekologista izen bereko eskualdean, Cokearen Aurkako Koordinadoraren segida modura eta bide batez hari izaera legala emateko. Otsailaren 12rako manifestazioa deitu dute Muskizen, Petronorren ate aurrean, findegiari bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude