Pertsona guztien askatasun politikoa aldarrikatzeko Ezkabara ibilaldia antolatu dute

  • Iruñerriko Herri Harresiak Ezkaba mendira ibilaldia antolatu du otsailaren 22an. Goizeko 10:00tan zutabe bana aterako da Atarrabiako udaletxetik, Burlatako asketatik, eta 10:30ean Txantreako Kaskallueta elkartetik eta Antsoaingo Lapurbidetik.


2015eko otsailaren 19an - 11:22
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Zutabe guztiak 12:30ean elkartuko dira Ezkabako gotorlekuaren sarreran. Bertan memoria historikoa eta Nafarroako errealitate latza lotuko duen ekitaldi bat eginen dute.

“Gotorlekua jazarpen politikoaren monumentu bat da, eta, ibilaldi honen bitartez, Nafarroako hainbeste jende jotzen duen gaitz hau salatu nahi dugu. Gaur egun, populazioaren parte bat errepresioaren, kartzelaren eta askatasun faltaren mehatxupean bizi da, eta amaiera jarri behar zaio egoera horri”, salatu dute Iruñerriko Herri Harresiko kideek.

Horregatik, igandean motxila “ilusioz” betetzeko eta “eskubide zibilak eta pertsona guztien askatasun politikoak errespetatzen dituen Nafarroaren alde” egiteko gonbita zabaldu dute ibilaldi laranja aurkezteko prentsaurrekoan.

Era berean, azken asteetan jasaten ari diren jazarpena salatu dute: “Urte hasieran presoen abokatuak eta Herrirako kideak atxilotu zituzten, eta haietako hiru kartzelara bidali zituzten. Gaur egun, Fran Balda zerrendari gehitu ondoren, bederatzi dira lan politikoagatik espetxean dauden nafarrak”. Kartel batzuk jartzeagatik Audientzia Nazionalera joan behar izan zuten Donibaneko hiru gazteak ere gogora ekarri dituzte, besteak beste: “Une honetan 44 nafar daude inputaturik, epaiketaren zain, egindako lan politikoagatik”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude