Palestina estatu independente gisa onartzeko eskatu dio Espainiako Kongresuak Gobernuari

  • “Palestina eta Israelen arteko gatazkan bakea bultzatzeko tresna” izan daitekeela eta, Diputatuen Kongresuak aho batez eskatu dio Espainiako Gobernuari Palestinako Estatua aitortzeko, legez besteko proposamen baten bidez.


2014ko azaroaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Musa Amer Odeh, Palestinako enbaxadorea Espainian, bozketa egin zen unean. (Arg: EFE)

Asteartean bozkatu dute proposamena Kongresuan, baina bozek ez dute balio loteslerik eta ez dute zehaztu Palestinako Estatuaren mugak zeintzuk diren. 319 aldeko bozka, aurkako bi eta abstentzio bakarra izan dira, azkeneko hirurak PPko diputatuenak.

Azken asteetan Palestina estatu gisa aitortu duen hirugarren parlamentua da espainiarra, Erresuma Batuaren eta Irlandaren atzetik. Gaur arte Palestina estatutzat hartu duten Europako herrialdeak zerrendatu ditu La Vanguardiak.

EBk Palestinaren subiranotasuna aitor dezan bultzatzeko ere eskatu dio Kongresuak Gobernuari, baina “Israelen kezka, interes eta helburu legitimoak” kontuan hartuta. Izan ere, proposamenaren testuan Israelentzat “traba” diren paragrafoak ezabatzeko eskatu zuen aurrez Moncloak.

Hilaren 28an Frantziak antzerako proposamen bat bozkatuko du Asanblada Nazionalean, El Paisek jaso duenez.

Zisjordanian tentsioa goraka

Jerusalemgo sinagoga batean izandako hilketan sei pertsona hil dira asteartean. Errezatzen zeuden lau judu hil dituzte bi palestinarrek, eta ondoren poliziak tiroz hil ditu horiek ere.

Palestina Askatzeko Herri Fronteak (PFLP) bere gain hartu du sinagogako erasoa.

Zisjordanian hainbat eraso izan dira azken asteetan, eta horrek tentsioa areagotu du. Itzjak Aharonovich Israelgo Barne Segurtasuneko ministroak esan du “terroristen aurka burdinazko eskua” erabiliko dutela, eta atzo erasotzaileen etxebizitzak suntsitzeko eta senideak atxilotzeko agindua eman zuten.

PFLP-k eraso hau “mendeku ekintza” bat izan dela aldarrikatu du. Igandean urkatuta agertu zen autobus gidari palestinar bat, eta autopsiak bere buruaz beste egin zuela esan arren, forentseak “itotze aztarnak” aurkitu zizkiola baieztatu zuen. Gidaria kolono judutarrek hil zutela uste du bere familiak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


2024-04-22 | ARGIA
Gazako genozidioa gelditzea eta Israelekin harreman komertzialak haustea eskatu dituzte Iruñean

Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak antolatutako martxan milaka manifestarik “berehalako su-eten iraunkorra” eskatu dute. Halaber, Espainiako Estatuari exijitu diote Israelekin dituen harreman komertzialak eta diplomatikoak bertan behera uztea.


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


Eguneraketa berriak daude