Ongi etorri beroa egin diote Ekaitz Ibero preso ohiari Donostian

  • Lau urte eta hiru hilabeteko zigorra beteta, asteazkenean irten da espetxetik Ekaitz Ibero gazte donostiarra. 2013ko otsailean espetxean aurkezteko agindu zioten eta ez betetzea erabaki ostean, Donostiako Boulevardean agertu zen, Segiko kide izatea egozten zieten beste 8 gazteekin batera.


2016ko urtarrilaren 28an - 10:36
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Loiolan egin zioten ongi etorria lehenik eta ondoren Antigua auzoan. Gara eta Naizek sareratuko bideo bonetan ikus daiteke egin zioten harrera.

 

Herri harresiaren dinamika hasten ari zen lehen egunean atxilotu zuten Ibero ertzainek. Gazte hau inguratu zuten lagunak ingurutik kendu eta kolpe eta bultzakada artean eraman zuten espetxera.

Bideo honetan ikus daiteke nola izan zen atxiloketa unea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude