New Yorkek frackinga debekatuko du osasunerako arriskua dela eta

  • New Yorkeko estatuak haustura hidraulikoa galaraziko du bere lurraldean, Andrew Cuomo gobernadoreak iragarri duenez. Hidrokarburoak erauzteko teknika hori osasunerako arriskutsua izan daitekeela dioen txosten batean oinarrituta hartu dute erabakia estatuko agintariek.


2014ko abenduaren 18an - 09:17
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Frackingaren aurkako protesta New Yorkeko hiriburuan, Albany-n. (Arg.: FoodandWaterWatch.org)

“Dauzkagun datu apurrez fidatzen bagara, frackinga ez debekatzea arduragabekeria litzateke”, adierazi du Howard Zucker Osasun sailburuak neurria iragartzeko emandako prentsaurrekoan.

New Yorkek moratoria ezarri zion frackinga erabiltzeari 2008an; orduko hartan argudiatu zuten ikerketa gehiago behar zela teknikaren ondorioez. Azkenean, debekua etorri da. Howard Zuckerrek adierazi du bera ez litzatekeela biziko frackinga baimentzen duen leku batean. “Ez nuke nahi nire umeak horrelako leku batean jolasean aritzea”.

Halaber, Zuckerrek kritikatu du frackingari atea zabaldu dioten estatuetan osasun arloko arduradunek ez dutela erabakitze prozesuan parte hartu.

Prentsaurreko berean, Ingurumen sailburuak, Joseph Martensek, adierazi du frackingaren ondorio kaltegarri potentzialak oso zabalduta daudela, eta onurak, aldiz, zalantzazkoak direla. “Etekin ekonomikoa hasiera batean iragarritakoa baino askoz txikiagoa da”.

New York da haustura hidraulikoa debekatzen duen AEBetako bigarren estatua. Orain arte Vermont zen urrats hori egina zuen bakarra, 2012an.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude