Vianako alkatetza galduta, Nafarroako 25 udalerri nagusietatik bakarra dago UPNren esku

  • Ostegun arratsaldetik Vianak alkate berria dauka. Geroa Bai eta Cambiemos Viana taldeen babesari esker, izendatu dute PSNko Yolanda Gonzalez tentsio handiko udalbatzan. Hala, Nafarroako 25 herri handienetatik Cintruenigo baino ez dago egun erregionalisten esku.

Axier Lopez @axierL
2017ko abuztuaren 11

Vianan PSNren hiru zinegotzien, Cambiamos Vianako bien eta Gero Bai-ko bakarraren babesari esker –hiruen artean udalbatzaren %60 osatzen dute– aurrera atera da UPNko Jose Luis Mugiondo alkatearen aurkako zentsura mozioa. UPNk lau zinegotzi ditu eta EH Bildu-k duen zinegotzi bakarrak ez du udalbatzan parte hartu. PSNk uko egin dio EH Bildu biltzen duen edozein aldaketari eta Vianan kanpoan utzi dute. Aldaketaz galdetuta, PSNko Maria Chivitek aipatu ditu aurreko legealdian Geroa Bairekin zuten akordioa eta Vianako UPNren kudeaketa txarra.

Tentsio handiko bilkura izan da. UPNko jarraitzaileak oso haserre agertu dira eta oihu eta txistu artean izendatu dute alkate berria.

PSN izan da UPN boterean egoteko makulu nagusia eta gaur egun ere Uxue Barkosen Gobernua kritikatzeko batuta agertzen dira. Halere, Vianan ikusitako jarrera aldaketa bat dator Espainiako Estatuan sozialistek egindako beste mugimendu batzuekin. Pedro Sanchez idazkari berriarekin batera, PP agintzen ari den zenbait tokitan PSOE eta Podemosen arteko aliantzak sortzeko aukera indartzen ari da popularrak boteretik kentzeko. Aste honetan, esaterako, Gaztela-Mantxako gobernuan sartu dira Podemoseko bi kide.

4.000 biztanle ingururekin, Nafarroako 25 herririk handienetako bat da Viana. Agintea PSNren esku geratu ostean, horietatik UPNk Cintruenigon baino ez du agintzen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Nafarroako politika  |  UPN  |  PSN  |  Viana

Nafarroako politika kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-04 | ARGIA
Krisia Iru˝eko Udal Gobernuan

Izquierda-Ezkerra eta Aranzadi udal gobernutik kanpo geratu direla iragarri du Iruñeko alkate Joseba Asironek, eta gobernu berritua jakinarazi du. Arrazoia, inbertsio ekonomiko jasangarrien bozketan bi alderdikideak abstenitu izana, Garako kazetari Aritz Intxustak kontatu duenez.


2018-07-01 | Xabier Letona
Javier Onieva. Diru publikoaren zaindari eta gerlari
"Nafarroan alderdi bakarrak ere ez du zor publikoa ikuskatzeko interesik"

Gogorra da entzutea Nafarroan inongo alderdik ez duela zor bidegabean arakatzeko interesik, ez eskuinean ez ezkerrean. Edo aldaketaren gobernuak ez duela UPNk baino gehiago egiten zerga iruzurraren aurka. Berarekin jardun ondoren, argi ikusten da bankuek 2008an baino botere handiagoa dutela egun, eta botere publikoetatik nekez dagoela haien jarduerari aurre egiteko borondaterik.


Pablo Casado (PP): "Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza"

Nafarroan izan da PP presiditzeko hautagaia den Pablo Casado, Altsasuko koartelean hain zuzen, eta haren esanek hautsak harrotu dituzte. 

 

 


Urtebetean ikur frankistak erretiratzen ez dituzten Nafarroako udalek isuna jasoko dute

Eremu publikoetatik ikur frankistak kentzen ez dituztenak zigortuko ditu Nafarroako Gobernuak. Legeak 2.000 eta 150.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu urtebeteko epean sinbolo edo aipu frankistak kentzen ez dituztenentzat.


Bankuen etxe hutsei zergak gehitu nahi dizkie Iru˝eko Udalak, alokairura atera ditzaten

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute etxebizitzen hutsen inguruan, bankuek edo higiezinen enpresek dauzkaten pisu hutsei zerga berriak jartzeko.


2018-06-20 | Nahia Ibarzabal
Nafarroak bertsolaritza kultur intereseko ondare izendatu duela-eta, ekitaldia egingo dute Nafarroako Museoan

Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi irekia, asteazkenean 18:00etan hasiko da eta bukaeran bertso saio labur bat eskainiko dute museoaren atarian.


Fauna publikoa
Erregimenaren tenperatura

Kaleko mobilizazioak zerbaiten termometro badira, UPNren tenperaturak baxu xamar egon behar du, berri txarrak jasotzen ari baita azkenaldian: asteburuan milaka lagun elkartu dira Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia arbuiatzeko eta muntaia polizial-mediatiko-judiziala salatzeko. Beste sententzia batek, 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren kasukoak, milaka lagun atera zituen Iruñeko kaleetara aurtengo apirilean eta haserrea metropoli foraletik askoz harago sumatu zen.


Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala gainditzeko proposamenak egin dituzte ELAk eta LABek

ELA sindikatuak uste du posible dela norabide egokia hartzea eta horretarako beharrezkoa dena, borondatea dela. LABek gaineratu du beste eredu berri baten beharra dagoela, pertsonen beharrei erantzuten duen sistema bat eta ez irabaziak maximizatzeko sistema bat.


Jose Luis Arasti izanen da Espainiako Gobernuaren ordezkaria Nafarroan

Espainiako Gobernuan Mariano Rajoy presidente zelarik Carmen Alba izan da ordezkaria. Orain, Arasti izendatuko dute Pedro Sanchezen gobernuaren ordezkari Nafarroan.


Gerra Zibileko bi gorpuzki atera dituzte Artazun

Dagoeneko 68 gorpuzki atera dituzte Nafarroako Gobernuak burututako hamasei indusketa lanetan


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude