Moncloa epaile bila hasi da Kataluniako Erreferendum Legea parlamentura iritsi bezain laster

  • Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Estatuko Abokatuari agindu dio tramiteak abiatu ditzala Auzitegi Konstituzionalean, balio gabe uzteko asteazkenean Kataluniako parlamentuan onartzekoa den Erreferendumerako Legea.


2017ko irailaren 6an - 17:41
Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jo du Rajoyk asteazkenean bertan.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gainera, Espainiako presidenteak Konstituzionalari eskatu dio parlamentuko mahaiari deklarazioa hartzeko, hartara ardura penalak exijitu ahal izateko.

La Vanguardiak esplikatu duenez, Rajoyren asmoa zen asteazkenean bertan Konstituzionalak Kataluniako parlamentuari gogoraraztea Erreferendumerako Legea ilegala dela. Hori dela-eta, oposizio katalanak asteazken honetako saio parlamentarioa luzatzeko asmoz joan dira legebiltzarrera, epaitegiko mezua iristeko tartea egon dadin.

Baina ez da halakorik gertatuko, Konstituzionalak asteazkenean aurreikusita zeukan lana bukatutzat eman duelako. Ondorioz, Rajoyren eskaerei emandako erantzuna ostegunean argituko da; eta egun berean Kataluniako auziarekin zerikusia daukan beste gai bat ere izango dute mahai gainean: Carme Forcadell parlamentuko presidenteak Konstituzionaleko kideak ezesteko asteazken honetan egin duen eskaera.

Gauzak horrela, Kataluniako parlamentuko saioa asko luzatu arren, probableena da Katalunian erreferenduma egitea ahalbidetuko lukeen legea onartzea Junts pel Si eta CUPen botoekin eta Catalunya Si que es Pot-eko kide batzuen abstentzioarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!