Elkarretaratzea deitu dute ostiralerako Bilbon Rincón ekintzailearen askatasuna eskatzeko

  • Joan den ostegunean Hanburgon atxilotutako David Rincón bilbotarra behin-behineko espetxealdian egotea erabaki du epaileak. Prentsaurrekoa egin du G20ren Aurkako herri plataformak, eta elkarretaratzea deitu du ostiralean, hilak 14,  Etxebarrieta Anaien plazan 20:00etan.

ARGIA @argia
2017ko uztailaren 12a
G20aren Aurkako Herri Ekimenak atxilotuen \"babesgabetasuna\" salatu du. (Argazkia: G20aren Aurkako Herri Ekimena)

Jarraian irakurgai ohar osoa:

Aski da! Nekaturik eta kokoteraino gaude! Lehenik eta behin, Alemaniako Gobernuari Dabiden berehalako askatasuna exijitzen diogu, bere eskubideak onartuakizan daitezen eta gurekin batera, Bilboko kaleetatik barna egotea aldarrikatzen dugularik.

Dabidek, 6 egun daramatza Alemaniako espetxean gatibu. Osteguneko gauerdian, 00:30ak aldera, lagun batzuekin Hanburgoko kaleetan, taberna baten kanpoaldean afaltzen zegoen bitartean, alemaniako poliziak gatibu hartu eta egun horretatik hona beraren inguruan daukagun informazio eza salatu nahiko genuke. Azpimarratu nahiko genuke, Dabid ez zutela Hanburgon gertaturiko istilu edo bertan buruturiko ekimenetan atxilotu, lagun kuadrilarekin afaltzen zegoenean baizik.

Dabidi eta Hanburgon atxiloturiko gainontzeko kidegoari, salbuespen legedia ezarri zieten, honek dakarren guztiarekin. Dabidek, gatibu hartu eta 16 ordura komisaldegitik epaile baten aurrean bistilla bat egitera eraman zuten, berarekin, konfiantzazko abokatua egotea onartu ez ziotelarik, berak bere burua Dabiden abokatu bezala aurkeztu arren.

Egun hauetan zehar 200 atxiloturik gora eta 50 bat lagun erretenitu ditu bertako poliziak, horietatik egun 43 bat lagun geratzen direlarik bertako espetxean gatibu. Hauen artean kokatzen delarik Dabid.

Egun, David eta Hanburgon atxiloturiko gainontzeko kideak ziurgabetasun eta babes juridikorik gabeko egoera kafkiano baten aurrean aurkitzen dira. Alemaniar estatuaren gatibu izanik, babesgabetasuna da haien egoera juridikoaren adierazle nagusiena. Abokatuak astelehenen eta asteartean zehar Dabid askatzeko prozedura desberdinak zabaldu dituen arren, prozedura horiei begirako erabakia hartzeko epaileak 15 eguneko tartea dauka, jakin badakigun arren, instrukzio epea bere nahi eta borondatearen arabera nahi beste luzatu dezakela.

Gaur da eguna non abokatuak ez dakien zer den Dabidi leporatzen diotena. Astelehenean epaileari galdera pausatu arren, oraindikan ez dakigu zer leporatzeko asmoa duten, beraz, aipatu bezala, ziurgabetaun egoera horri, balizko defentsa juridiko eraginkorra prestatzeko informaziorik ez du abokatuak.

Azkeneko bi egunetan, Dabid espetxe batetik bestera birritan lekualdatua izan da, gaur egun ez dakigu orain dagoen espetxean mantenduko duten edo berri batera eroango dutela. Guzti hau, abokatuak berarekin egoteko eta balizko defentsaren prestaketari begirako oztopo gisa ikusten dugu. Honekin batera, bere senideak berarekin egoteko zein espetxealdirako behar dituen oinarrizko bitartekorik gabe dago jarraitzen du espetxe aldaketak direla eta.

Errealitatea hau izanik, Daviden egoera erabat kezkagarria eta bidegabea da. Dabid eta berarekin batera bahiturik dauden gainontzeko lagunak aukera desberdinen aurrean aurkitzen dira: bat, David egun hauetan zehar askatzea. Bi, abokatuak instantzia jarri ta 15 egun horien bueltan epaiketa burutzea. Hiru, atxiloaldiaren denbora luzatzea eta epaiketa azkarra burutzea eta azkenik, epaiketa burutu ostean espetxe zigorra ezartzea.

Bilbotik, lehenik eta behin, Alemaniak salbuespen legedia indarrean ezartzearen ondorioz, poliziaren inpunitate eta harturiko jokabide oldarkor errepresibo hori ozen salatu nahi dugu. Poliziaren inpunitatea eta Hanburgon burutu diren manifestazio desberdinen aurreko jokabidea desproportzionala eta lekuz kanpokoak, Alemanian batu diren munduko boteretsuak babesteko neurri zorta desproportzionala dela deritzogu. Bestetik, gure babes politiko eta elkartasun internazionalista bai Dabidi zein berarekin batera gatibu dauden kideontzako.

Hanburgon batu ziren lagun desberdinek, oligarkia finantziero eta merkatuen diktadura sustengatzen duten munduko potentzia ekonomiko diren herrialdeen jokabide salatu eta egun mundu mailan zabalduriko oldarraldi neoliberala indargabetu eta herri zein langile klasearen aurka behin ta berriz harturiko erabaki politikoen aurkako ahotsa bisibilizatu nahi zuten.

Milaka gara, bizi gaituen eta gure bizitzak miseria eta esklabutzara kondenatzen gaituen sistema neoliberal heteropatriarkal honen aurka egunez egun, munduko txoko desberdinetatik militantziaren konpromezua hartu dugunok. Hanburgokoa, herri herriz artikulatzen diharduen mugimenduaren prasmazio praktiko bat besterik izan ez zelarik.

Bukatzeko, argi dugu, demokraziaren izenean ezkutatzen diren erabaki politiko neoliberalei aurre egin eta mundu berri baten eraikuntzarako zilegitasun osoa edukitzeaz gain ezinbestekoa dela, egunez egun hortsak estutu eta ukabila tinko itxirik borrokari ekitea. Hilik nahi gaituztenen aurrean, tinko eta borrokarako determinazioz erantzungo diegu!

Dabid eta gainontzeko lagunak askatu! G20 Akatu!

 

 

 

Deialdirako egin duten kartela.

 

 

 

 


Globalizazio neoliberala kanaletik interesatuko zaizu...
Apple iruzur fiskalean munduko txapeldun izendatu du ATTACek

“Apple, lapurreta mundiala” izenburuarekin azaroaren 9an ATTAC erakundeak zabaldu duenez, 2002tik gaurdaino sagar koskatuaren multinazionalak 16.000 milioi euroko zergak utzi dizkio pagatzeke Europar Batasunari. Berrikitan "Paradise Papers" agirietatik eskuratutako informaizoek berretsi dute Applek segitzen duela iruzur estrategia berean.


Mezulari prekarioak kooperatiban antolatzen Deliverooren aurrean

Bartzelonan ari dira bat osatzen, Parisen beste bat kasik prest daukate, Toulousen ba omen dago bat martxan... Hiri handietan jaki azkarrak jatetxeetatik etxebizitzetara banatzen dituzten bizikletazko mezulariak kooperatibetan antolatzen hasi dira, Deliveroo bezalako konpainiek horietako asko kaleratu ostean. Milioika jende prekariotzara kondenatu dituen 'Gig Economy' delakoaren barruan duintasunez bizirauteko ahalegina da, zailtasun askoren artean ernea.


Dema itzela Irlandan: Apple eta mundu guztia versus gizon bakarra

Planetako jende burutsuenei uneoroko zoriona zerbitzatzen dien Apple multinazionalak Irlandan eraiki nahi du Europako datu biltegirik handiena, 850 milioi euroko inbertsioa datozen 15 urteetan. Ordaindu gabeko zergetan lehendik milaka milioi ostu dizkien arren, irlandar ia guztiek nahi dute Applek berriro hauta ditzan bere negozioetarako. Ez denek, ordea. Bada norbait jarraitzen duena epaitegietan borrokan urrezko sagarraren asmoaren kontra.


Hona demokrazia berria Wall Streetetik etorria: 'Dolar bat = Boto bat'

Dio Ammar Belhimer abokatu eta ekonomialari aljeriarrak finantzen munduko burtsa nagusia den Wall Streetek irudikatzen dituela neoliberalismoaren bi titiak: espekulazioa eta zorpetzea. Ordena neoliberala nagusitu da munduan, bera da 90eko hamarkadatik inolako ez kontra-botererik eta ez araurik onartzen ez duen jainko berria. Munduan ez da salbuespenik geratu finantza merkatuen kontrolpetik.


2017-09-26 | Topatu.eus
Aske utzi dute David Rincon gaztea, ez haatik zigorrik gabe

Urte eta erdiko espetxe zigorra eta hiru urteko baldintzapekoa jarri diote Bilboko gazteari. G20aren aurkako protestetan atxilotu zuten, eta Hanburgon epaitu dute.


Irailaren 25ean epaituko dute David Rincon Hanburgon; manifestaziora deitu dute ostiralean

Herriok Erabaki taldeak prentsaurrekoa eskaini du David Rinconen eta Hanburgon atxilotu zituzten beste gazteen askatasuna aldarrikatzeko. David Rincon irailaren 25ean epaitua izango da Hanburgon; atxiloketa salatzeko eta G20aren aurka manifestaziora deitu dute ostiralerako, Bilbon. Arratsaldeko 19:30ean bilduko dira Arriaga plazan, eta Euskal Herriko herritar guztiei deia luzatu diete bertaratzeko eta parte hartzeko. Hanburgon G20aren kontrako manifestazioetan atxilotu zituztenak epaitegietatik... [+]


2017-09-01 | Estitxu Eizagirre
Munduko aberatsenen zerrendan Euskal Herriari lotutako hiru izen

Forbes aldizkariak zabaldu du 2017ko munduko aberatsenen zerrenda. Euskal Herriarekin zuzenki lotutako hiru izen hauek ageri dira: 693. postuan eta 2,9 mila milioi dolarren jabe Juan-Miguel Villar Mir (OHL enpresa); 973. postuan 2,5 mila milioi dolarren jabe Daniel Francisco Maté Badenes (Suitzan bizi den donostiarra); eta 1.795. postuan 1,1 mila milioi dolarren jabe Jose Maria Aristrain (ArcelorMittalen jabe olaberriarra).


2017-08-29 | Unai Brea
G20aren inguruko liskarrengatik atxilotutakoak epaitzen hasi dira Hanburgon

Astelehenean abiatu da Hanburgoko Probintzia Auzitegian uztailaren 7 eta 8an G20 goi bileraren karietara izandako liskarrengatik atxilotutakoen aurkako epaiketa. 100 lagunetik gora epaituko dituzte, tartean David Rincón 31 urteko bilbotarra.


Hanburgo, gerra ezkutuaren erakusleiho hautsia

Hanburgon "gerra eremuetako irudiak" ikusi ahal izan direla titulatu dute komunikabide askok uztailaren 7an eta 8an ospatutako G20 bileraren kontrako protesten harira. Protestak espektakulu mediatiko, eta ondorioz, ilusio bilakatzeko saiakeran baina, estaltzen saiatzen diren horixe izendatu besterik ez dute egin: gizartea uneoro zeharkatzen duen gerra, gizartea bera uneoro eratzen duen guda.


2017-07-18 | Xalba Ramirez
Googlek politika publikoetan eragiteko milioiak gastatu ditu ikerketa baten arabera

Campaign for Accountability enpresak egin duen txosten baten arabera, politika publikoei buruzko 329 ikerketa finantzatu ditu Google konpainiak 2005 eta 2017 artean. Egileek 4.300 eta 350.000 euro artean jaso zuten eta %26k ez zuen finantziazio iturria aitortu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude