Miren Peña 43 urteko antsoaindarrak bere buruaz beste egin du, Laboral Kutxak bere hipoteka birnegoziatzeko aukera ukatu dionean.
Peña "Bankuen eta erakundeen politika bidegabeen biktima bat" dela adierazi du hipotekak Kalteturiko Pertsonen Nafarroako Plataformak (PAH-Nafarroa),
Mikel Otazu, PAH-Nafarroako kideak SER irrati katean azaldu duenez, 2013an kaleratu zuten arte Mirenek Faurecia enpresak Orkoienen duen lantegian egin zuen lan. Langabezia laguntza agortu zitzaiola eta hipotekari aurre egin ezin ziola ikusita, PAH-Nafarroako kideengana jo zuen laguntza bila.
Otazuk adierazi duenez, plataformako abokatuek lagundurik Laboral Kutxara joan zen hipoteka birnegoziatzeko eskatzera. Laboral Kutxak, ordea, joan den ostiralean jakinarazi zion ez zegoela birnegoziatzeko prest. Larunbatean Peñak bere buruaz beste egin zuen.
Otazuren ustez Miren bankuen eta erakundeen politika “bidegabeen” biktima da: "Berak lan egin nahi zuen, baina bota zuten. Berak hipoteka ordaindu nahi zuen, baina ito dute. Hipoteka birnegoziatu izan balute, hilean 80 euro ordaintzea onartu izan baliote, aurrera eginen zuen, baina ez diote utzi".
"Lana eta etxebizitza denontzat" lelopean mobilizazioak deitu dituzte aste osorako. Astelehenean, 12:00etan kontzentrazioa Buztintxuriko Kutxa Laboralaren bulegoaren aurrean. Asteartean, 19:00etan Antsoaingo Udaletxeko Plazan elkarretaratzea. Asteazkenean, 10:00etan Orkoiengo Udalaren parean kontzentrazioa, barruan osoko bilkura egin bitartean eta 11:15ean Orkoiengo Faurecia enpresaren lantegiaren aurrean. Bukatzeko, larunbatean 18:00etan manifestazioa eginen dute Iruñean .
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]