Bikotekiderik gabe ez zara inor; jeloskortasuna maitasunaren adierazle bikaina da; bikoteko maitasuna bermatzeko dena eman behar da… Mezu sinesgaitzak dirudite, baina egunerokoan horien zantzuak atzematea erraza da.
Otsailaren 14 San Valentin eguna da, munduko bazter ugaritan bikote maiteminduek elkarri maitasuna adierazteko egun komertzial paregabea. Ondorengo esaldietan ez dituzu opariak egiteko gomendioak aurkituko, maitasun erromantikoaren mitoak baizik.
18 mito maitasun erromantikoaz
Maitasuna ahalguztiduna da.
Gatazka normaltzat hartzen da.
Maitasunak bi mutur erakartzen ditu eta, hari esker hobeto ulertzen dute elkar.
Maitasuna eta gaizki tratatzea bateragarriak dira.
“Egiazko” maitasunak dena barkatzen du, dena jasan dezake.
Laranja erdiaren mitoa.
Osagarriak garenaren mitoa.
Arrazoiketa emozionala.
Bizitzan, “egiazko” maitasun bakarra dago.
Pasioa betierekoa da.
Bikotekidea lortu eta bizitzaren erdigunean bikotearen maitasuna ezarri.
Maitasunak zoriontasuna bazter guztietara zabaltzeko gaitasuna du.
Dena eman behar da.
Maitasunak norberaren nortasuna albo batera uztea eskatzen du.
Maitatzen baduzu intimitateari uko egin behar diozu.
Ezkontzaren mitoa.
Jelosiaren mitoa.
Leialtasunaren eta beste inorena izan ezin duzunaren mitoa.
Lerrook lehorregiak badira, hona mito horietako batzuk garatuago:
Amodio unibertsala: Pertsona guztiak bizi eta maite dute era berean, berdin da non dauden, nor diren. Horrela ulertzen da pertsona guztientzako den amodio unibertsal hau.
Arima bikia: Neskek eta mutilek beti gogo eta behar berberak dituzte. “Zu gabe ez naiz ezer” tankerako esaldiek indartzen eta elikatzen dute mito hau.
Laranja erdia: Pertsonak izaki osagabeak gara, eta beraz, beste pertsona bat, bikotekidea, behar dugu osoak izateko eta horrela zoriontsu izateko.
“Apoa eta printzea”: Neska baldintza gabekoa izanda eta duen maitatzeko ahalmen handiari esker, mutila bere maitale bihur dezake mito honen arabera, mutil itsusia (apoa) mutil ederra bihurtuz (printzea).
“Maiteago zaituenak negarraraziko zaitu”: Oinazea amodio-lotura indartzeko ulertzen du mito honek. Mito hau oso ohikoa da literaturan eta zineman. Adibide on bat da “Romeo eta Julieta” .
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]