Lurralde orekaren euskal agenda

  • Euskal lurraldea zeharo desorekatzen ari zaigula esatea ez dago agendan. Etekinak maximizatzeari emandakoak zoratzen dabiltza hiriburuen inguruan gero eta jarduera zein biztanle gehiago dagoelako. Biztanle gutxiko lurralde eremuetako eragileak, aldiz, lurraldea bere luze-zabalean ikusi nahi ez dutenen gutxiespena jasotzen aspertuta, eguneroko lanari emanak daude, isilik.

     


2018ko apirilaren 27an - 07:56

Lurralde zatiketak ez du laguntzen gure naziotasunaren muina ukitzen duen arazo baten aurrean gaudela jabetu gaitezen, euskal lurraldetasuna erabateko transformazioan dago. Mingarri zaigu lurralde kontzientzia, mingarriago lurralde konpromisoa. Baina gure lurraldetasuna auzitan dagoela esateak bete betean eragiten dio euskal herritarren eguneroko ongizateari zein euskal eragileok, gure lurraldeari dagokionez, dinamika iraunkorretara jotzeko behar dugun konpromisoari. Eratuko al dugu bizimodu duinarekin eta dinamika iraunkorrekin bere luze-zabalean konprometitutako lurraldea?

Lurralde orekaren euskal agendak gure nazio proiektua munduko herri gehienen agendarekin lotzeko aukera ematen digu. Gure lurraldearen luze-zabalean ongizatea eta bizigarritasuna bermatzea da iraunkortasunaren lehen maila.

Lurralde oreka iraunkorraren auzia ez dago hedabideen lehen lerroan, baina lurralde guztietan prozesu sakonak bizitzen ari gara. Nafarroako tokiko administrazioaren mapa berria edo Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren egitasmo estrategikoak, berdin EAEko Lurralde Antolaketako Gidalerro berriak erronka horri erantzuteko ariketak dira

Euskal udalerrien erdiak metabolismo demografiko kritikoa du, eta bi herenek ez du enplegu eskaintza nahikotasunik eragiten, beste zenbaitek inguru guztietako enpleguak hartzen dituzten bitartean, milaka desplazamendu eraginez. Hari beretik tiraka zerbitzuen eskuragarritasuna edo etxebizitzen disponibilitateak antzeko irudia uzten digute: Euskal lurraldea nabarmen desorekatzen ari da nodo indartsu eta gainerako lurralde eremuen arteko dualizazioan.

Deskribatzen ari garen egoera ez litzateke deigarria baldin eta desoreka horretan metaketa zein hustuketa jasaten ari diren eremuak iraunkortasuna bermatu ezinik egongo ez balira. Hor dago gakoa, hain zuzen, gure lurraldearen eremu zabal bat iraunkortasunik bermatzen ez duen prozesu bat eta bere ondorioak jasaten ari dela.

Iraunkortasuna XXI. mendean gizadiak duen erronka denez, ez genuke gure lurralde desoreka eta komunitateen iraunkortasun-eza jasatera mugatu behar. Iraunkortasunak konpromiso aktiboa eskatzen dio komunitate bakoitzari, izan lokala zein nazionala. Eta erantzunak sistemikoa izan behar duen aldetik, euskal populua da bere lurraldearen gainean paradigma iraunkor bat artikulatzera deituta dagoena.

Lurralde oreka iraunkorraren auzia ez dago hedabideen lehen lerroan, baina Euskal Herriko lurralde guztietan prozesu sakonak bizitzen ari gara. Nafarroako tokiko administrazioaren mapa berria edo Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren egitasmo estrategikoak, berdin Euskadiko Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolaketako Gidalerro berriak erronka horri erantzuteko ariketak dira. Ikusteko dago ariketa bakoitzaren azken emaitza eta ondorioa, baina “jasatetik” “eragitera” pasa garela esateko bidea ematen dute, eta Euskal Herri osoan une berean (!). Edonola ere, ariketa horiek iraunkorrak izango badira, tokian tokiko eragileen esku egon behar du zer egin eta, nola egin iraunkortasun joerak eragiteko… “behetik gora” egitea da lurralde garapenaren oinarria. Tokian tokiko eragileen protagonismoari bide eman ezean “zoritxarraren ezintasun gozoan” gainbehera bizitzera deituta gaude. Azken hau, ordea, ez da aukera baliagarria, nahiz eta horren alde interesatuak ere badiren.

Iraunkortasuna erabiliaren erabiliaz kontzeptu aski lausoa gertatzen ari da. Onenaren eta okerrenaren adibideek iraunkor ikurra daramate. Dena dela, ingurua zaintzeak eta geroko belaunaldiei ondare hori bere horretan transmititzearen erronkak balio handiko paradigma izaten jarraitzen duela esango genuke. Horretan, ordea, ez dago gure ekosistema naturala bakarrik, gure komunitateen osasuna ere transmisio horretan aintzat hartu beharko genuke. Eta komunitateei erreparatuz gero, ikuspegi ekosistemikotik, asko dira jorratu beharreko parametroak, hala nola oreka demografikoa, enplegua, zerbitzuen eskuragarritasuna, mugikortasuna, etxebizitza, elikadura, energia... Posible al da euskal komunitate lokalentzat (izan hirietako auzo, herri txikiago edo bailara) iraunkortasuna berma dezakeen dinamika martxan jartzea?  Horretan asmatu beharko dugu.

Bi dira hemen galdera nagusiak, “zer egin?” eta “nola egin?” Batak besteari eragiten dion aldetik azpimarratzekoa da, helburuak eta bitartekoak bateragarri behar dutela izan. Egin beharrekoak tokian tokiko bizimodua bermatu beharko du, bai oreka demografikoa gordeko duten neurriak hartuz, bai bizimodu duina eskainiz (enplegua, etxebizitza, zerbitzuak) edo inguru naturalaren erabilera egokia eginez (elikadura, energia, mugikortasuna…).

Bi dira hemen galdera nagusiak, “zer egin?” eta “nola egin?” Batak besteari eragiten dion aldetik azpimarratzekoa da, helburuak eta bitartekoak bateragarri behar dutela izan. Egin beharrekoak tokian tokiko bizimodua bermatu beharko du, bai oreka demografikoa gordeko duten neurriak hartuz, bai bizimodu duina eskainiz edo inguru naturalaren erabilera egokia eginez 

Esandakoak, ordea, metodologiara garamatza. Paradigma ekosistemikoan ez dago “eredurik”, tokian tokiko lehentasunak, aukerak eta adostasunak dira ibilbidea zehazteko gakoa. Horrek egiten du ekosistemikoa izatea. Ez dago agenda bakar bat, ez eta metodologia bakar bat ere. Tokian toki egindakoa arrakastatsua izan dadin adostasun zabala eta denboran eustea behar da. Hartara, eragile desberdinen arteko uztardura sendoak lantzea eskatzen du, protagonismoak konpartitzea, beste maila instituzionalen babesa bilatzea. Horrela eta horrela bakarrik lortuko dugu, baliabideak urri diren garai honetan, lankidetza gradu handiagoak lortzea eta lankidetzaren eraginkortasunik handiena. Udal hauteskundeak ditugu 2019 eta 2020an Euskal Herrian. Aukera politiko bakoitzak bere onenak eskaini nahiko ditu. Gure uste apalean, ezinbestekoa da ataka honetan desberdinen arteko lankidetzarako jarrera zintzoa eskaintzea (izan eragile sozial, ekonomiko, akademiko zein instituzionala), eta ondoren etorriko dira proposamenak.

Gaindegia, lurralde-behategia den aldetik, arretaz jarraitzen ari da Euskal lurraldearen luze-zabalean ditugun komunitateen bilakaera eta osasuna.  Ardura horretatik, hurrengo urteetan bide hau urratzen lagunduko duen sentsibilitatea erein eta lanabesak eskaini nahi genituzke, baliabidez urrien dabiltzan komunitateei batez ere. Asmo berarekin antolatu dugu maiatzaren 4an Oñatin Udalbizi jardunaldia, jarduera sorta baten lehen hitzordua izan nahi duena.

Imanol Esnaola, Gaindegiako koordinatzailea

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


‘Laia’ aldizkaria, ARGIArekin batera

Bidasoaldeko irakurlea bazara, honezkero izango dira hiru urte Laia aldizkariaren lehen alea jaso zenuela etxean. BDSKOOP eraldaketa fabrikak –eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailean dabiltzan kooperatiba eta proiektuak biltzen dituen elkartea– Behe Bidasoan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude