LOMCEren kontrako protestak egingo dituzte otsailean Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan eta Galizian

  • Inposaturiko hezkuntza ereduen aurrean eurena eraikitzeko deia egingo dute Ikasle Abertzaleek, SEPCk eta Erguer-ek antolaturiko mobilizazioetan. Euskal Herrian otsailaren 23an aterako dira kalera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 31n - 11:27

"Nazio gisa zapaltzen gaitu LOMCE erreformak eta bere izaera zentralistak Madrilen esku utzi nahi ditu hezkuntzaren gaineko erabakiak". Halaxe salatu dute Ikasle Abertzaleek, eta horri aurre egiteko protestak iragarri dituzte otsailerako Galiziako Erguer eta Herrialde Katalanetako SEPC ikasle antolakundeekin batera.

IAk salatu duenez, egungo sistemak nazio, klase eta genero gisa zapaltzen ditu ikasleak. "Egungo sistema gaixotzen ari dira, ikasleon beharrizanak bermatzetik oso urrun, sistemaren sustengurako baliatzen ari dira hezkuntza. Gure arteko konpetibitatea sustatu eta ebaluazio eredu atzerakoiena jarri nahi dute indarrean, sistema kapitalista heteropatriarkalaren beste pieza bilakatu nahi gaituzte bai gu eta bai gure hezkuntza". Horren baitan txertatzen dute LOMCE eta baita Heziberri ere.

Euskal Herrian, 23an

LOMCEren aurka kalera aterako dira ikasleak, beraz. Euskal Herriko protesta otsailaren 23an izango dela iragarri dute. "Guzti honen aurrean, euskal ikasleok, antolatu, saretu eta erreforma inposatu honi hortzak erakustera goaz. Ikasle Mugimendua gara gure eskubideak borrokatu eta bide horretan inposaketa eta zapalkuntza oro apurtzeko subjektua".

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude