"Lan-jazarpena eta lan karga izugarriak" salatu dituzte Zornotzako enpresa batean

  • AKT Plásticos enpresako zuzendaritzak langileei “lan-jazarpena” egiten dietela salatu du enpresa batzordeak ELA sindikatutik helarazitako prentsa ohar batean.


2017ko maiatzaren 18an - 09:02
AKT enpresako langileen kontzentrazioa asteazkenean (argazkia: Anboto).

“Azkenean egoera jasanezina bihurtu da”, gehitu dute. Enpresak jartzen dituen zigorrak ere salatu dituzte. “Egunero ezartzen ditu zigorrak, eta epaitegian galtzen baditu ere, zuzendaritzak etengabe zigortzen ditu beheko mailetan dauden lan-taldeak”, batzordearen esanetan.

Horrekin batera, “lan-karga izugarriak” daudela diote. Horrek “zuzendaritzaren kudeaketa ezin txarragoa agerian uzten du”, salatu dute. Batzordearen esanetan “behin behineko kontratudunen eta bekadunen kopurua onartezina da”.

Horregatik guztiagatik hainbat eskakizun dituzte: “Indarrean dauden zigorrak erretiratzea eta zigor gehiagorik ez jartzea; lan-kargak egokiro kudeatzea; prebentzio-neurririk eza berehala konpontzea eta iruzurrezko kontratazioa amaitzea”. Enpresak eskakizun horiek aditu ezik ez dute ekintza gehiago aurrera eramatea baztertzen oharrean azaldu dutenez.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


Eguneraketa berriak daude