Pasa den asteburuan inauguratu zituzten Bolivian indigenentzat sortu dituzten hiru unibertsitateak. Kitxuaz, aimaraz eta guaranieraz emango dira eskolak, nahiz eta beste bi hizkuntza ere ikasiko diren, gaztelera eta atzerriko hizkuntza bat, ingelesa izan daitekeena. Unibertsitate horien helburua "historikoki baztertuak egon diren sektoreei ikasteko aukera ematea" eta "indigenen ezagutzak berreskuratzea" da. Unibertsitate bakoitzean hamar irakasle egongo dira, horietatik hiru inolako ikasketa akademikorik gabekoak, baina herri indigenen ustez "jakintsuak" direnak. Uztailean hasiko dira eskolak ematen eta unibertsitate bakoitzean 40 ikaslek ikasiko dutela aurreikusten dute.
Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]
Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]
Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.
Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.