Kaiene: Otxarkoagari eta errefuxiatuei irekitako proiektua abian da

  • Turismo gidetan agertzen ez den Bilbo horretan proiektu berria jaio da: Kaiene. Erakunde publikoen zain egon gabe, Otxarkoaga langile auzoko hainbat talde eta lagun mugitzen hasi dira espazio komun bat eraikitzeko. Javier Seco proiektukideak azaldu dizkigu helburu nagusiak.


2018ko urtarrilaren 11n - 12:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Auzotik auzoarentzat

Kaiene Otxarkoagan sortutako proiektua da. Hainbat talde eta lagun elkartu dira horretarako: familia elkartea, merkatariak, euskararen aldeko mugimendua, hainbat alderdi politiko, Elizatik gertu dauden talde batzuk, errefuxiatuen aldeko taldea eta abar. Bilboko auzoen artean Otxarkoaga da gabezi handiak dituenetako bat. “Behar handiak daude eta horiei erantzuteko asmoa du Kaienek”, dio Secok. Proiektu orokorraren barruan hainbat egiasmo dagoela azpimarratu du: ateneoa, eskola eta errefuxiatuentzako harrera-etxea, besteak beste. Baina, argi dio, ezeren aurretik, Kaiene izango da auzoak aukeratuko duena.

Auzoko bizilagun guztientzat irekia eta erabilgarri izango den topagunea sortu nahi dute, “pentsamendu kritikoa eta harreman horizontalak garatu, aktibismo soziala eta kulturgintza sustatzeko”. Baina horretaz gain, eta hau da proiektu honen berezitasuna, Euskal Herrian ugariak diren gaztetxe edo ateneoen funtzionamenduaz harago, Kaienek harrera etxea ere izan nahi du. Hau da, gatazka armatuetatik eta pobreziatik ihesi Bilbora heldu diren pertsonentzat harrera etxea eta aholkularitza gunea sortu nahi dute. “Bilbon geroz eta gehiago dira errefuxiatuak eta haien beharrak ere larriagoak dira eta horri konponbide praktikoa eman nahi diogu” dio Secok. Errefuxiatuekiko elkartasuna pausu bat harago eraman eta “erakunde publikoen inmobilismoa” gainditu nahi dute.

Igandean hasiera gazi-gozoa

Otxarkoagako eraikin egoki bat begiz jota zuten aspaldi: Enbeita plazan BBKren gizarte ekintzak azken bost urtez abandonatu duena. “Jabetza Bilboko Udalarena da, baina kudeaketa BBKrena da, eraikin hori soilik gizarte zerbitzuetarako erabil daiteke eta guk proiektu egokia dugunez espazio horretarako, Kaiene hor garatzea da gure helburua”. Gauzak horrela, igandean, eraikina okupatzen saiatu ziren, baina haien ezusterako hainbat zinpeko zaindari zen eraikinaren atarian. “Baliteke guk apur bat inozente jokatu izana honetan, eraikina okupatzeko asmoa publikoki gehiegi zabaldu izanagatik”. Eraikin hori ezingo zutela okupatu ikustean, premiazko bilera egin zuten eta erabaki zuten Lope de Vega eskola okupatzea. “Otxarkoagan leku asko daude abandonatuta, hutsik, eta beraz, iganderako antolatuta genuen jai-eguna egin ahal izateko beste leku batera joan ginen eta han burutu genuen egitaraua”.  Hainbat hitzaldi, umeentzako jolasak eta herri bazkaria antolatu zituzten. Kaieneren gogoa eta izaera erakusteaz gain, egun batez eskola okupatu izana Udalari eta BBKri presionatzeko era izan zela dio Kaieneko kideak.

Secok azpimarratu duenez, proiektua da Kaiene, ez dago espazio jakin bati lotuta, baina egitasmoak aurrera eroateko ezinbestekoa du eta argi dute instalaziorik egokienak BBK-k bost urtez hutsik duen eraikina dela. “Hasi beharko dugu BBK eta Udalarekin hitz egiten, auzoarentzako leku egokia da, aspaldi dago hutsik, badakigu haiek ez dutela espazio horretarako ezer pentsatuta eta guk, aldiz, auzoan babes maila handia duen proiektu egokia daukagu”. Horrelako proiektuentzat momentu zailak direla aitortu du Secok, Bilboko Udala Santutxuko Karmela gune autogestionatuko kideak kanporatzeko lanean ari delako. “Udalaren jarrera ikusita, ez da erraza izango, baina guk proiektua auzoari zabaltzen jarraituko dugu eta espazioa nola edo hala lortzeko lanean jarraituko dugu”.

Igandeko argazkiak, Ekaitz Zilarmendiren eskutik:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


Gasteizko Udalak Korda espazioa ekainaren 4an desalojatu nahi duela salatu dute

21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


Eguneraketa berriak daude