Juanba Berasategi zinegilearen heriotzaren berri eman du EITBk ostiral eguerdian. Pasai Donibanen 1951n jaioa, euskal zinemari esparru berriak zabaldu zizkion, animazioarenak adibidez.
1985ean Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen film luzea zuzendu zuen. Pelikula fenomeno bat izan zen euskal kulturarentzat, belaunaldi oso bat euskarazko marrazki bizidunetara lotu zuena.
Berriak informatu duenez, minbizia zeukan Berasategik eta gaitz horren ondorioz zendu da apirilaren 28 honetan.
Animazioan aitzindari
Kalabaza tripontzia-z gain, Berasategik zuzendu zuen animazioan euskaraz egin den lehen film laburra ere: Ekialdeko Izarra (1977). Garai hartan ez zen hori egiten ikasteko eskolarik, baina “liburuak irakurriz eta pelikulak ikusiz” ikasi zuen pasaitarrak, ARGIAri kontatu zionez.
Zortzi urte geroago etorriko zen Kalabaz tripontzia, ezina ekinez egiten dela erakutsi zuen proiektua. “Hemen, Euskal Herrian, hori ez da posible, nola egingo duzu? Hori Frantzian, Amerikan… Baina hemen?!” esan zioten erakundeetatik.
Baina bost urtetako lan itzelaren ostean, autobus txartelaren gastua eta eguneroko bokadiloa beste soldatarik ez zuten 30 lagun ingururen laguntzari esker, kondairetako lami eta sorginak, Xaxpiki, Patxi errementaria edota Kukubiltxo biltzen zituen pelikula estreinatu zen, Donostiako Zinemaldian. Ohorezko aipamena jaso zuen jaialdian eta Espainiako Kultura Ministerioak kalitate berezikoa izendatu zuen.
Arterako eskua
Marrazki bizidunetako beste zenbait proiektu ere gidatu zituen geroztik, hala nola, 1990eko hamarkadan zehar ETBk eskainitako Lazkao Txiki, Txirrita eta Pernando Amezketarra telesail arrakastatsuak. Zinema ere ez zuen alde batera utzi, 2008an Barriola, San Adriango azeria estreinatu zuen, adibidez.
Baina Berasategi ez da animazioan bakarrik jardun. Liburu eta aldizkari askoren azalak egin izan ditu, baita kartelak, panelak eta logotipoak ere, horietako ez gutxi ARGIArentzat.
"Bokazio handiko lana"
Egindako ibilbide osoa saritzeko asmoz, 2013an Donostiako Zinemaldiko Zinemira saria jaso zuen. “Ez naiz sari-zalea –aitortu zigun–, lotsa ematen dit, baina lagunengandik dator eta pozgarria da sektoreko jendea nitaz gogoratzea eta nire ibilbidea aitortzea".
Sari horren aitzakian Euskal Herrian animaziozko zinemaren panorama nola ikusten zuen galdetuta zera erantzun zigun: "Euskal Herrian aurrekontu txikiarekin eta ahalegin handiarekin produktu duinak egiten ditugu. Eta duintasun hori lortzen du pertsonez osatutako taldeak, gogoak, ilusioak; hori balore bat da Euskal Herrian, bokazio handiko lana delako hau".
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]
Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]