Joxan Artze hil da, euskal poesiaren berritzaile eta Ez Dok Amairuko kidea

  • 1960ko hamarkadatik aurrera euskal kulturak izan zuen berpizkundean figura garrantzitsua izan zen Artze, Ez Dok Amairuko kideekin batera. Usurbilen jaioa 1939an, ostiral honetan hil da etxean, gaixo egon ondoren.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2018ko urtarrilaren 12a
Joxan Artze (argazkia: Gaztezulo).

Poeta gisa egindako ibilbideagatik izan da ezagun, besteak beste, Joxan Artze: hamar liburu argitaratu zituen, horietatik asko publikatu ziren momentuan apurtzaile eta berritzaile izan zirenak euskal literaturaren esparruan, 1969ko Isturitzetik Tolosan barru esaterako. Duela hamaika urte berrargitaratu zuen Pamielak lan esperimental hura, poema bisualak zekartzana besteak beste, euskaraz gauza nahiko ezohikoa garairako. “Zenbait gauzatan, euskal poesiari begiratuta, Artzeren bildumak inoiz egin ez diren saioak ditu”, idatzi zuen Juan Mari Lekuonak 1970ean liburuari Zeruko Argia-n egin zion kritikan.

Ez Dok Amairuko kide esanguratsuenetako bat ere izan da Artze eta berak idatziak dira gero hainbat musikarik Euskal Herri osoan famatu egin dituzten kanten hitzak. Mikel Laboaren Txoria txori eta Gure bazterrak izango dira aipatuenak, baina hain ezagunak ez izanagatik ere, gogoratzeko modukoak dira, Baztan, Zaude lasai edo Ama hil zaigu bezalakoak ere, idazlearen mundu ikuskeraren berri ematen dutenak.

Idazle eta letragile lanaz gain, nabarmentzekoa da txalaparta musika instrumentu gisa birsortzeko egindako saioa, Jesus anaiarekin batera. Beheko bideoan ikus daitezke biak txalaparta jotzen.

 

 

Berriak argitaratu duenez, ostiralean 12:30etik aurrera Errekaldeko Varcongada beilategian bisitatu ahal izango da haren gorpua.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Joxan Artze  |  Euskal literatura  |  Mikel Laboa

Joxan Artze kanaletik interesatuko zaizu...
Joxan Artze nostalgiatik harago

Albistea urtarrilaren 12an iritsi zen erredakzioetara: “Joxan Artze hil da, euskal poesiaren berritzaile eta Ez Dok Amairuko kidea”, titulatu zuen presaz hedabide honek edizio digitalean. Geroztik pieza periodistiko ugari argitaratu dira idazlearen ibilbideaz, hedabideek osatu dute Artzeri buruzko argazki orokorra. Kointzidentziak ez dira gutxi izan. Baina, zer geratu da kanpoan? Eta zergatik? Zenbaitentzat deserosoa izan daitekeen Artze bat ere badago, aho batez txalotu duten... [+]


2018-01-28 | Jakoba Errekondo
Ez txuri ez zuri, xuri

Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.

Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri beltza (Prunus spinosa), maaltza (Pyrus pyraster), asma-belarra (Datura stramonium), oilarana (Prunus mahaleb), Portugalgo erramua (Prunus lusitanica), itsas lilipa (Pancratium maritimum) sasiakazia (Robinia pseudoakazia),... [+]


Artzeren omenezko 'Ikimilikiliklik' erakusketa otsailaren 3ra arte ikus daiteke Tolosan

Joxan Artze zendu berriaren arte ibilbidea biltzen du 'Ikimilikiliklik' ikus-entzunezko erakusketak; Tolosako Aranburu jauregian dago ikusgai, datorren otsailaren 3ra bitarte.


Joxan Artze, the innovative Basque poet, has died

Artze was an important figure in the renaissance of Basque culture from the 1960's onwards, along with other members of the avant-garde Ez Dok Amairu movement, set up in the last years of the Spanish dictatorship. Born at Usurbil, Gipuzkoa, in 1939, he died at home on the 12th of January after an illness.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude