‘Jostunak’ dokumentala estreinatu du Gure Esku Dago mugimenduak


2014ko abenduaren 17an - 11:10
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 8ko giza-kateko irudiekin batera, hainbat lagunek erabakitzeko eskubidearen inguruan egindako hausnarketak ere jaso ditu 90 minutuko dokumentalak. Eriz Zapirainek zuzendu du.

Hilaren 20an Iruñeko Golem Baiona zinemetan proiektatuko dute, eta 21ean Argentinan, Necocheako Euskal Etxean.

Inork dokumentala bere herrian eman nahiko balu, bere datuak bidali beharko ditu Gure Esku Dagoko ekimeneko kideek behar den material guztia bidali diezaioten. Abendu bukaeran izango dute prest eskaerak egiteko atala ekimenaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Eguneraketa berriak daude