Jone Amezagari 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, pankarta bat jarri izana leporatuta

  • Jone Amezaga Errigoitiko gaztea atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, "terrorismoa goratzea" leporatuta. 2012an Gernikan jarritako pankarta bat dela-eta, 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Ostegun goizean Ertzaintza bere gurasoen etxera joan da atxilotzera, baina ez zegoen bertan.


2014ko azaroaren 27an - 08:41
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Jone Libre" dinamikak sareetan honako irudia zabaldu du egoera salatzeko.

Duela urtebete epaitu zuten Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Kartzelara joateko agindua asteazkenean iritsi zaio. Hasiera batean hamar eguneko epea eman diote, baina Ertzaintzak epe hori kentzeko eta berehala atxilotzeko txostena aurkeztu du epaitegian, eta epaileak gaztea atxilotzeko agindu du, Topatu.info-k jakinarazi duenez.

Egoera horren aurrean, mobilizatzera deitu du "Jone Libre" dinamikak. Ostegunean "agerraldi masiboa" egingo dute 18:30ean Gernika-Lumoko Foru plazan. Busturialdeko eragile eta norbanako oro gonbidatu dute.

Oihartzuna Twitterren:

Informazio gehiago:

Jone Amezagaren aldeko ekintza Laidako hondartzan, 2013an:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jone Libre dinamika
2016-10-06 | Axier Lopez
Hainbat ertzain inputatu dute Jone Amezagaren atxiloketan 94 urteko emakume bati eragindako zauriengatik

Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten... [+]


2016-06-07 | Topatu.eus
Aske geldituko da ekainaren 11n Jone Amezaga gaztea

Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.


Aterki laranjak zabalik

Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!


19 lagun identifikatu dituzte sare sozialetan egindako ustezko irainengatik

Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.


Eguneraketa berriak daude