Ertzaintzak desobedientzia zibila kriminalizatu nahi duela salatu dute


2014ko abenduaren 5ean - 09:28
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
“Herri harresietako biolentzia bakarra Ertzaintzak berak sorturiko biolentzia da, herritar guztiek erresistentzia pasiboari ekiten baitiote”. (Arg: ARGIA)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kartzelan bere borondatez aurkezteko hamar eguneko epea kentzeko eskatu du Ertzaintzak, horrek beste herri harresi bat egitea ekidingo lukeelako, oraingoan Jone Amezaga babestuko lukeena.

Txosten horretan herri harresiak eta desobedientzia ekimenak deskribatzen ditu Ertzaintzak, Donostiatik hasi eta Loiolara bitartean egindakoak. Eleak eta Libre plataformek txostena “gezurrez beteta” dagoela salatu dute, eta bertsio bakarra ageri dela, Ertzaintzarena.

“Herri harresi hauetan eman den biolentzia bakarra Ertzaintzak berak sorturiko biolentzia da, herritar guztiek erresistentzia pasiboari ekiten baitiote”, azaldu dute plataformek. Horren frogak sare sozialetako irudi eta bideoetan ikus daitezkeela argudiatu dute.

Eleak eta Libre mugimenduek “kezka handiz” ikusten dute Ertzaintzaren jarrera. “Onartzen dute herritar askoren babesa jasoko duela herri harresiak, baina ez dute onartzen protesta forma demokratikoa denik, kontrakoa baizik”.

Desobedientziari eusteko deia

Euskal jendarteari dei egin diote Eleakek eta Librek euren adierazpenean, desobedientzia zibilean sakontzen jarraitzeko, “atxiloketak egitea politikoki, sozialki eta teknikoki ezinezko bihurtu arte”.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...