Aske geldituko da ekainaren 11n Jone Amezaga gaztea

  • Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 07an - 13:45

Herri Libre bihurtu zuten Gernika-Lumo 2014ko abenduan. Ustez 'terrorismoaren gorazarrea' egiten zuen pankarta bat eusten zuen makilan aurkitutako hatz-marka batzuk frogatzat hartuta kondenatu zuten Jone Amezaga Arriaga gazte errigoitiarra 18 hilabeteko espetxe zigorrera.

Irmoki gaitzetsi zuen Bizkaiko herriak Espainiako Auzitegi Gorenak berretsitako kondena eta mugimendu plurala artikulatzea lortu zuten ehunka herritar bilduz. 

Hamar egunean espetxean aurkezteko agindua iritsi zitzaion Amezagari. Ertzaintzak ordea, txosten bat aurkeztu zion kasuko epaileari hamar egun horiek kendu eta gaztea "bilatu eta atxilotzeko" argudioak emanaz. Idazki horrek "zantzu politikoak" zituela salatu zuen 'Jone Libre' mugimenduak, haren espetxeratzeak ere bazuela 'politikotzat' adieraziz.

21 egun eman zituen ezkutuan, herritik alde eginda, Jone Amezaga Arriagak. Bitartean, gazteak herrian libre bizi ahal izateko baldintzak sortzeko saiakera egin zuten ehunka herritarrek. Aterki laranjak erabili zituzten Ertzaintzak 'lehen bai lehen' espetxean nahi zuen gaztea babesteko. 

2014ko abenduaren 13 eta 14an Herri Libre bihurtu zuten Gernika-Lumo, eta bertan azaldu zen, herritarren babespean eta libre bizitzeko hautua eginda Amezaga.

Abenduaren 15ean “aspaldi ikusi gabeko bortizkeria erabiliz” sartu zen Ertzaintza Gernika-Lumoko merkatuan Jone Amezaga atxilotzera. Kalez jantzitako poliziek ezin izan zuten gaztea babesteko herritarrek osatutako besarkada hautsi, eta beltzak sartu ziren Amezagaren inguruan zegoen jendea jipoitzera.  

Hemezortzi hilabeteko espetxe zigorraz gain, dispertsioa eta isolamendua ere sufritu ditu gazteak. Orotara, hiru hilabete eman zituen isolatuta Zaballan (Araba) eta pare bat aste Soto Del Realen (Madril) dispertsio politikaren ondorioz. Gainontzeko kondena Brievako espetxean (Avila) bete du.

Ekainaren 11n geldituko da aske gazte errigoitiarra.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

BIDEO BILDUMA

 

 

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jone Libre dinamika
2016-10-06 | Axier Lopez
Hainbat ertzain inputatu dute Jone Amezagaren atxiloketan 94 urteko emakume bati eragindako zauriengatik

Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten... [+]


Aterki laranjak zabalik

Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!


19 lagun identifikatu dituzte sare sozialetan egindako ustezko irainengatik

Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.


Jone Amezaga atxilotu du Ertzaintzak bortizki

Ertzaintzak astelehen goizean atxilotu du Jone Amezaga gaztea Gernikako merkatu plazan. Lekukoek kontatu dutenez, polizia autonomikoak modu bortitzean egin du atxiloketa, borra hedagarriak erabiliz besteak beste. Manifestazioa deitu dute atxiloketa salatzeko: 20:00etan abiatuko... [+]


Jone Amezaga: “Jendeak erakutsitako konpromisoak egingo du herri hau libre”

Jasotako babesagatik esker ona adierazi du Jone Amezaga atxilotze arriskuan dagoen gazteak, Garari, Berriari eta Topaturi eskainitako elkarrizketetan.

Asteburu honetan Gernikara joateko deia egin dio jendarteari, berari libre bizitzeko aukera emateaz gain, “datozen... [+]


Ertzaintzak desobedientzia zibila kriminalizatu nahi duela salatu dute

Eleak mugimenduak eta Euskal Herriko Libre lan taldeek adierazpenak egin dituzte, Ertzaintzak Madrilgo Auzitegi Nazionalari bidalitako txostena ezagutu ostean. Jone Amezagaren atxiloketa aurreratu nahi izatea onartezintzat jo dute, “desobedientzia zibila... [+]


2014-12-03 | ARGIA
Ertzaintzak ez du herri harresirik nahi

Herri harresiei buruzko txosten bat bidali zion Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalari azaroaren 20an, Jone Amezagaren kasuan atxiloketa aurreratzea justifikatzeko. Donostiatik hasi eta Loiolara egindako herri harresi eta desobedientzia ekimenen ezaugarriak deskribatzen... [+]


2014-11-27 | ARGIA
Jone Amezagari 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, pankarta bat jarri izana leporatuta

Jone Amezaga Errigoitiko gaztea atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, "terrorismoa goratzea" leporatuta. 2012an Gernikan jarritako pankarta bat dela-eta, 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Ostegun goizean Ertzaintza bere gurasoen etxera joan... [+]


Eguneraketa berriak daude