Ertzaintzak ez du herri harresirik nahi

  • Herri harresiei buruzko txosten bat bidali zion Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalari azaroaren 20an, Jone Amezagaren kasuan atxiloketa aurreratzea justifikatzeko. Donostiatik hasi eta Loiolara egindako herri harresi eta desobedientzia ekimenen ezaugarriak deskribatzen ditu argazkiz lagunduta. Amezagaren kasuan, atxiloketa egiteko dagoen 10 eguneko epea kritikatzen du, desobedientzia ariketa aurreikusten dela argudiatuta. Dokumentua ARGIAren eskuetara heldu da eta osorik daukazue kontsultagai.


2014ko abenduaren 03an - 17:45
Azken eguneraketa: 2014-12-09 12:13:24
Ertzaintzak Angela Murillo epaileari bidali dion txostenaren pasarte bat

Ertzaintzako inteligentzia kriminaleko buruak sinatzen du txostena, eta, besteak beste, honakoak esaten ditu:

“Ertzaintzak azken urteetan pilatutako esperientziak pentsatzera garamatza inguru erradikalak antolatutako protesta ekintza jendetsu bat gerta daitekeela kasu honetan, “herri harresia”-ren formatuan, "erresistentzia harresia” ("muralla de resistencia") edo antzekoak”

“Protesta/ekintza iragartzen denetik gauzatzen den arte, propaganda zabalpen handia gertatuko litzateke, manifestazioak edo kontzentrazioak deituz, kartelak jarriz eta hedabideak erabiliz, azken ekintzan (“herri harresia”) partehartze masiboa lortzeko. Helburu bikoitzarekin: batetik ahalik eta publizitate handiena lortzea, eta bestetik, polizien jarduna ahalik eta gehien zailtzea. Estrategia hau ondorengo ideian oinarritzen da: “beren inguruan herri harresia eraikitzea, injustuki zigortuak izan direnak babesteko”.

"Kartzelan bere borondatez aurkezteko eperik ez emateak, ekidingo luke, dudarik gabe, beste "herri harresi" berri bat egitea, kasu honetan, Jone Amezaga Arriagarekin lotuta, eta ondorioz, sahiestuko lirateke aurrez aipatutako ondorio larriak herritarren, Poliziaren eta partehartzaileen beraientzat".

Ernaiko kidea dela arguadiatuta atxiloketa agindua eskatu zuen Ertzaintzak

Horrez gain, gaur Amezagaren familiak eta abokatuak prentsaurrekoan salatu dute Amezaga Ernaiko kide dela argudiatuz eskatzen duela Ertzaintzak bere atxiloketa. Ernai legezko erakundean egin ei duen jardun politikoari erreferentzia eginik.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 18 hilabeteko zigorra ezarri dio Jone Amezagari “terrorismoa goratzea” egotzita, pankarta baten harira. Amezagak ukatu egiten du pankarta hura berak jarri zuenik, eta bere jardun politikoagatik atxilotu nahi dutela salatu du, “muntaia polizial” gisa deskribatuz.

Ostiralean hitzordua

Jone Libre dinamikak Jone Amezaga gazte errigoitiarra babesteko, ekitaldia antolatu du ostiralean. Gernika-Lumoko merkatu plazan izango da, 19:00etan.

Adierazi dutenez, Amezagaren aldkeo konpromiso erakustaldia egitea izango da helburua. "Gernika-Lumo eta Busturialdeko herritarrek hartutako konpromisoak plazaratzea".

Jone Libre dinamikak egin duen bideoa, kasua ezagutarazteko.

Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalari igorritako txostenaren orriak:

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jone Libre dinamika
2016-10-06 | Axier Lopez
Hainbat ertzain inputatu dute Jone Amezagaren atxiloketan 94 urteko emakume bati eragindako zauriengatik

Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten... [+]


2016-06-07 | Topatu.eus
Aske geldituko da ekainaren 11n Jone Amezaga gaztea

Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.


Aterki laranjak zabalik

Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!


19 lagun identifikatu dituzte sare sozialetan egindako ustezko irainengatik

Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.


Eguneraketa berriak daude