Joera homosexualak patologizatzen dituen lan eskaintza moldatu du Osakidetzak, LGTBI kolektiboaren kexen ondorioz

  • Moldaketa bat egin behar izan dute Osakidetzaren lan deialdia publikoko psikiatrikoko gai zerrendan, patologizatuta ageri baitziren LGTBI kolektiboko kideak.


2018ko martxoaren 23an - 10:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gehitu Elkarteak eskatu du lan eskaintza publikoko baldintzak berrikustea eta hala, 43. puntua ezabatzea. Azken aldian elkarteak traza bereko kexa ugari jaso ditu eta Osakidetza erakunde publikoa izanik, esku-hartzea azkarra izan behar zela nabarmendu dute elkarteko kideek. Erantzuna ere “berehalakoa” izan da eta lan eskaintzatik ezabatuko du Osakidetzak joera homosexualak patologizatzen dituen atala.

Telefonoz nahiz idatziz erantzun die Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusiak Gehituko kideei. “Guztiz desegokia dela ulertzen dugu. Horregatik kendu egingo dugu, eta aipatutako gai zerrenda zuzenduko dugu”, dio gutunak. LGTBI kolektiboarentzat ezaugarri “diskriminatzaile eta patologizatzaileak” izan ditzakeela dio idatziak eta lan eskaintzaren zerrendan beste hutsegite bat antzeman dutela onartu du: “Sexu arteko ezberdintasunen eta sexu portaera psikopatilogikoa. Transexualitatea eta trasngenero egoerak”.  21. puntua da eta haur psikiatriaren arlokoa da. Bi puntuak eraberritzeko konpromisoa hartu du Osakidetzak.

Barkamena eskatu du Osakidetzak, hanka sartzea bere gain hartuz. “Sortutako ondoeza sentitzen dugula adierazi nahi dugu, eta erakunde publiko gisa konpromiso sendoa dugula tratu berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako printzipioekin. Esparru guztietan berdintasuna lortzeko oztopo guztiak kentzearen erantzukizuna hartu behar dugu, eta oraingo honetan diskriminazio zuzenaren aurka eta zeharkako diskriminazioaren aurka dugu konpromisoari balioa eman behar diogu”. Gehituk txalotu egin du erakundearen erantzun azkarra, baita helarazitako mezua ere. Halaber, gerta daitezkeen diskriminazio zantzuak ekiditeko argi egoteko gomendatu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!