‘Jack Destripatzailea’-ren museoa: emakumeen erailketa turismorako amu Londresen?

  • Class War Women´s Death Brigade talde feministak Londresko Jack Destripatzailearen museoa ixteko protesta egin du. Museoak emakumeen aurkako indarkeria dirua egiteko baliatzen duela salatzen dute.


2017ko azaroaren 8an - 10:04
Talde feministak bi urte daramatza protestak egiten
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kolektibo feministak erdigunean jarri du Jack Destripatzailearen museoak emakumeen irudiaz egiten duen erabilera: sexualki mutilatutako emakumeen gorpuak erabiltzen dituzte turistak erakartzeko eta emakumeen aurkako indarkeriari zilegitasuna ematen diotela nabarmendu dute talde feministako ekintzaileek. Horrez gain, salatu dute orain dela egun gutxi 17 urteko neska bati eraso egin eta taldean bortxatu zutela. Protestetan parte hartu zuen ekintzaile baten etxe aurrean agertu zen neska botata, indarkeria zantzu nabarmenekin.

A las barricadas atariak jaso duenez, astelehenean egin zuten protesta, museoaren aurrean. Bi urte daramatzate museoaren jarduna itxi dezaten eskatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude