Iruñeko istiluen auzian “terrorismo delitua” dagoela dio Auzitegi Nazionalak

  • Nafarroako Auzitegiko 4. instrukzio auzitegiak esan zuen "terrorismo delitua" egon zitekeela auzian. Carmen Lamela epaileak hartu du auzia bere gain.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 28an - 10:15
Txapitela kalea istiluen ondoren (Arg.: Xabier Letona)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Desordena publikoak, lesioak, kalteak, sutea eta atentatua" delituak egon daitezke, auzitegiaren arabera, martxoaren 11n Iruñeko Alde Zaharrean izan ziren istiluetan. Iruñeko Auzitegia inhibitu egin zen auzian eta horrek esan nahi du hiru gazteei "terrorismo" delitua egozteko zantzuak ikusten dituztela, eta beraz, zigor handiagoak jasotzeko arriskua dutela.

Errepresioari Autodefentsa taldeak deituriko manifestazioaren ostean lau gazte errenteriar atxilotu zituzten. Haietako hiruk espetxean jarraitzen dute. Laugarrena libre utzi zuten, adingabea delako.

Lamela epaileak autoa kaleratu du gaur, auzia bere gain hartzen duela azalduz. Argudiatu du Iruñean egindako protestak "bake publikoa hondatzea" zuela helburu, "ordena Konstituzionala nahastea". Eta horretarako harriak-eta eraman zituela talde batek Errenteriatik Iruñera. Bere arabera, Errenteriako taldeko kide lirateke hiru ikertuak. Helegitea jartzeko aukera dute gazteek, hiru eguneko epean.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025eko abenduaren 4
Ez da eten

2025eko azaroaren 26
Garbiketa

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude