Euskarazko bi haur eskola geldiarazi eta 1.300 familiaren matrikulazioa airean utzi du epaile batek Iruñean

  • Iruñeko Administrazio Auzietarako 2. Epaitegiak behin-behinean bertan behera utzi du Iruñeko Udalak joan den otsailean bi haur eskolen hizkuntza eredu aldaketa.


2016ko maiatzaren 06an - 14:40

Epailearen ustez, "begi bistakoa da konpontzen zailak edo ezinezkoak diren kalteak" eragin dituela Iruñeko Udalak hartu dituen neurriak. "Eredu aldaketaren ondorioz, haur ugarik aldatuko dute eskola, eta horrek eragina izango du gurasoengan eta haurren formakuntzan", adierazi du epaileak.

0-3 urte arteko zikloan, umeek hezitzaile bera izaten dute normalean Iruñeko haur eskoletan, eta lotura hori "hautsi" egingo luke eredu aldaketak, epailearen arabera. "Haurrak zentroan geratzen badira, hezitzaileak aldatu egingo dira, oraingoek ez baitute gaitasunik haurrak euskaraz hezteko".

Epailearen arabera, "egia da administrazioak dokumentazio sakona aurkeztu duela" eredu aldaketa azaltzeko. Edonola ere, kasu horretan "kolokan" daude dokumentazio horien "neutralitatea eta egiazkotasuna, zalantzan dauden erabakiak justifikatzeko eta defendatzeko txostenak" baitira.

Epaileak gehitu du "kontuan hartzekoa" dela aurrez abisurik jaso ez duten hainbat gurasori neurriak eragin dien kaltea. "Garrantzia handiko gaia da hori. Espainiako Konstituzioko eskubide bati ere eragiten dio, eta horregatik, helegiteak aurkeztu dituzten gurasoen interesei garrantzi handiagoa eman behar zaie", azaldu du epaileak.

Epailearen ebazpena ez da auziari buruzko epaia. Berak kalkulatzen du, Udalak helegitea jarriko diola ebazpen honi eta azken epaia asko atzeratuko dela. Horregatik, epaileak uste du auziari buruzko epaia ikasturtea hasi ondoren iritsiko dela eta ordurako aldaketak jasaten dituzten haur, guraso eta langileek atzeraezinezko kalteak jasoko lituzketela, esate baterako hizkuntza aldaketarekin, zentro aldaketan, matrikulazioan edo lanpostuan. Bere esanetan, kalte horiek guztiak saihesteko hartu du behin-behineko erabaki hau.

Iruñeko Udalak urte hasieran erabaki zuen Donibane eta Arrosadiko Printzearen Harresia haur eskoletako hizkuntza ereduak aldatuko zituela euskarari leku egiteko. Aurrematrikulazioen arabera, irailetik aurrera euskarazko ereduak eskainiko lituzketen bi ikastetxe hauetako plaza guztiak bete dira eta 56 haur itxaron zerrendan daude. Guztira 17 haur eskola daude Iruñean eta horietatik bitan bakarrik eskaintzen da euskarazko eredua. Udalaren eredu aldaketekin 17 ikastetxeetatik 4tan egongo da aukera euskarazko ereduetan matrikulatzeko. Orain, hala ere, epai honek bertan behera utzi du Udalaren erabakia.

Iruñeko Udalak helegitea jarriko du

Ebazpen judizialari helegitea jarriko diola iragarri du Joseba Asiron Iruñeko alkateak ostiral arratsaldean emandako prentsaurrean. Bertan azpimarratu du epaileak kontuan hartu dituela helegitea jarri duten 53 familien eskubideak, baina bazterrean uzten dituela beste familia askorenak: batetik, euskaraz ikasteko eskaera egin duten 200dik gora familiarenak; bestetik, ebazpen honek eragindako beste 1.300 familiarenak.

Arratsaldeko 15:00ean ezagutu dutela ebazpena sare sozialetatik eta premiazko balorazioa dela zehaztu du alkateak. Azpimarratu du Iruñeko 17 ikastetxeetatik bitan bakarrik ikas daitekeela euskaraz haur-eskoletan eta euskarazko plazak ez direla iristen eskariaren %10era. Iruñean, lehen hezkuntzan D ereduaren matrikulazio datuak %30era iristen direla azaldu du. Epailearen ebazpenak familia horien guztien eskubideak ez dituela aintzat hartu esan du Asironek.

Aranzadiko Laura Berro, EH Bilduko Maider Beloki eta Edurne Eginok lagundu dute mahaian. Berrok eta Eginok, Aranzadi eta Ezkerraren sostengua adierazi diote Udal Gobernuari. Eginok epeak oso estuak direla gogoratu du, matrikulazio prozesu osorako hiru hilabete behar direla, maiatzaren amaieran bukatzen dela eta oraingoa geldiarazten bada, ez dakiela abuztuaren 15erako haur eskolak irekitzeko moduan izango diren.

Udalak orain 15 egun ditu ebazpenari helegitea jartzeko. Sare sozialetatik deituta, halaber, biharko bilkura deitu da 12:00etarako Iruñeko Udal Plazan ebazpen judiziala arbuiatu eta haur eskolen aferan Udalari sostengua adierazteko.

Laura Berro (Aranzadi), Joseba Asiron alkatea, Maider Beloki (EH Bildu) eta
Edurne Egino (Ezkerra). Arg.: X. Letona)

Albisteak hautsak harrotu ditu sarean:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-09-18 | Sustatu
Ikusgela 2024-25 ikasturtean: euskal kultura, historia, eta buletin berria

Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]


Ikasteko teknika desegokiak erabiltzen dituzte gazteek

Lezioa buruz ikastea, norbere eskemak eta laburpenak egitea, azpimarratzea, beste norbaiti lezioa azaltzea… Ikasteko teknika ugari dago, baina DBHko ikasleek ez dituzte egokienak erabiltzen, ikerketa baten arabera, eta azterketa sistemak badu zerikusirik horretan. Ikasle... [+]


Ikasgelan harreman sanoak elikatzeko programan parte hartzen dute Nafarroako 67 ikastetxek

Bullying kasuetara ez iristeko onena elkarren arteko tratu onak sustatzea dela sinetsita, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 67 ikastetxek parte hartzen dute Nafarroako Laguntza programan. Ikasleekin enpatia, bizikidetza, komunikazio asertiboa… lantzeko prestatzen... [+]


2024-09-11 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia (eta II)

Andere agurgarria:

Zer moduz uda? Ondo espero dut. Oraingo honetan, harira joango naiz, zure baimenarekin.

Dakizunez, merkatu ultra-liberalenen berezko lehia-logikan sartuta, ikastetxeek era guztietako "proiektuak" abiarazi behar dituzte. Jakin behar duzu... [+]


Instituturako jauziak ere egokitzapena behar du

Ume txikienen eskola-egokitzapenaz asko hitz egiten da, baina instituturako saltoa ere ez da xamurra: hormonak dantzan eta norbere beldur eta mamuak airean, Lehen Hezkuntzan babestuago egotetik ikasteredu zurrunagora igarotzen dira gazteak. Bide horretan laguntzea inportantea... [+]


2024-09-09 | Ahotsa.info
Hezkuntzako sindikatuek irailaren 26rako greba deialdia aurkeztu dute Nafarroan

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26ko ostegunerako greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Mugikortasun arazoak dituzten haurrekin baso-eskolara: beldurrak eta mugak gainditzen

Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]


Gurasoek nola eta zenbat erabiltzen dituzten pantailak zuzenean dago lotuta seme-alabek pantailekiko duten harremanarekin

Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]


Ikasgeletan mugikorra erabiltzeari buruzko eztabaida prozesua iragarri du Jaurlaritzak

Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %60 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Askatasunaren tresna

Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]


Eguneraketa berriak daude