Iñigo Cabacasen familia ikerketa ixtearen beldur da, epaitegien jarreraren aurrean

  • Bizkaiko Auzitegian jarri zuten helegitearen erantzunaren zain daude Iñigo Cabacasen gurasoak, Gara egunkariak zabaldu duenez. Errekurtsoa jarri zutela bost hilabete igaro ondoren instrukzioa ixteko nahiaren beldurra dute. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten azaroaren 7an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) aurrean.


2016ko azaroaren 08an - 10:00
Iñigo Gogoan plataformak epaitegi aurrean eginiko eserialdia, epaileak instrukzioa luzatu ostean.

Familiak eskatzen du ertzainak berriz deklaratzera deitzeko, agenteek “nork gehiagok tiro egin zuen” bazekitela publikoki adierazi ostean. Ana Torres EAEANko epaileak familiaren eskakizunei ezezkoa ematea erabaki ondoren, haiek Bizkaiko Auzitegian errekurtsoa jarri zuten.

Torres epaileak ekainean sei hilabeteko luzapena agindu zuen helegitea argitzeko. Luzapeneko sei hilabeteetatik bost igaro dira eta errekurtsoak ez du erantzunik jaso. Familiak denbora honetan ezer egin ez dela salatu du.

Jaso duten informazioaren arabera errekurtsoaren aurkako erantzuna ziurtatua dutela adierazi zuen familiak azaroaren 7an eginiko elkarretaratzean. Beldur dira, kasua ixtearen aurrerapena izan daitekeelakoan. Horren aurrean dei egin die Justizia Administrazioari eta Eusko Jaurlaritzari “beste era bateko interesak albo batera utzi eta justizia egiteko”.

 “Ez dugu ulertzen XXI. mendean poliziak Athleticen partidu batean pertsona bat hil eta nola ez den ikertu nahi”, salatu zuen Iñigo Cabacasen aitak.

Halere, errekurtsoaren ezeztapena jasotzeak ez luke derrigorrean kasuaren itxiera ekarriko. Hainbat inputaturen aurka dauden frogekin epaiketara joateko aukera dago. Familiaren iritziz, ordea, poliziak berriz deklaratzea froga oso garrantzitsua da gertaturikoa argitu eta arduradun nagusiak ikertzeko, bereziki karga poliziala agindu zuena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude