Iheslariek gatazkaren konponbidean parte hartu behar dutela aldarrikatuko dute larunbatean Miarritzen

  • Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak antolatuta, Elkartasunaren Hatsa ekitaldia egingo da ekainaren 15ean Miarritzen. Herritarren babesa jasotzeaz gain, "gatazkaren konponbidean ekarpen politikoa" egingo dute iheslariek.


2013ko ekainaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
'Elkartasunaren hatsa' ekitaldiaren aurkezpena (Argazkia: Topatu.info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irati erakustazokan egingo da ekitaldia, 11:30ean hasita.

"Espultsioez gain, asignazioak, konfinamenduak, deportazioak, estradizioak eta azkenik euroaginduak… Lege mailako anitz arau sortu dituzte iheslarien kolektiboa suntsitzeko", dio antolatzaileek plazaratutako oharrak. "Egoera horiei ere, jendearen sustengu eta babesari esker egin zaie aurre".

"Euskal Herriak bizi duen une garrantzitsu eta interesgarri hontan, iheslarien kolektiboko kideek Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea jorratu nahi dutela adierazi dute, mundutik herrira itzuliz", dio oharrak. "Hor giren babesleak, heldu den ekainaren 15ean Miarritzeko Irati erakustazokan, iheslari politikoen kolektiboaren aldeko egun bat antolatzen dugu. Egun hortan, kolektiboak gatazkaren konponbidean ekarpen politiko baten egiteko aukera izanen du".

Iheslarien kolektiboak agerraldia egingo du asteazkenean Baionan. Euren ordezkariak aurkeztuko dituzte bertan.

Herria gara arnas erreportajea, gazteen ekarpena

Miarritzeko ekitaldiaren harira Ernai antolakundeak egindako ekarpena da bideo hau: Iheslari gazteen bi kasu eta bost testigantza ardatz hartuta, kolektibo horretako errealitatea biltzen duen erreportajea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baiona
2025eko urriaren 16
Linguae Vasconum Primitiae
Jalgi hadi mundura... eta hator etxera

2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!