Hiru ertzain gehiago auzipetu dituzte Cabacas auzian

  • Lehendik zeuden hiru ertzainez gain, beste hiru auzipetzea erabaki du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, familiak aurkeztutako helegitearen ondorioz. Ertzaintzako sindikatuek gogor kritikatu dute erabakia eta erantzukizunak eskatu dizkiete arduradun politikoei.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 17a

Iñigo Cabacas hil zuten gauean kargan parte hartu zuten ertzainak dira seiak. Aurretik auzipetuak zeudenak furgonetetako gidariak ziren, eta orain auzipetutakoak gau horretan tiro egin zutenak. Hasiera batean hiru ertzain hauek epaiketatik kanpo geratu ziren, beraiek tiro egin zutela aitortu zuten arren, beste askok ere tiro egin zutelako, eta epailearen ustez egile zuzena zein izan zen jakitea ezinezkoa zela ebatzita.

Bi ertzainburu eta Deustuko ertzain etxetik operazioa zuzendu zuen ofiziala auzipetzeko eskaera egin zuen akusazio partikularrak, baina hauek apirilean epaiketatik kanpo geratu ziren, eta oraingo helegitearekin ez da egoera aldatuko.

Lehendik auzipetuak zeuden ertzainei akusazioak dagoeneko launa urteko espetxe zigorra eskatua du “zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa” egotziz. Orain beste hiruentzako eskaera egin behar dute. Azpimarragarria da fiskaltza une oro izan dela Ertzainen alde, auzia ixteko eskatuz behin eta berriro.

Cabacasen familia pozik agertu da epailearen erabakiarekin, ez aldiz Ertzaintzaren sindikatuak. ERNEren hitzetan, Ertzainek aginduak baino ez dituzte betetzen eta erantzukizunak arduradun politikoek hartu behar dituzte.

 

Kanal hauetan artxibatua: Inigo Cabacas auzia  |  Ertzaintza  |  Bilbo

Inigo Cabacas auzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-05 | Jon Torner Zabala
Iņigo Cabacas omenduko dute larunbatean, hura hil eta sei urtera

2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek Iñigo Cabacas jo zuen Bilbon, eta hark eragindako zaurien ondorioz hil zen, lau egun beranduago. Data hura gogoan, senide eta lagunek omenaldia eskainiko diote larunbatean. Beste hainbat ekimen ere antolatu dute egunotan.


2018-04-03 | Uriola.eus
Iņigo Cabacas hil eta sei urtera, bere senide eta lagunak "justizia noiz egingo zain" daude

Duela sei urte hil zen Iñigo Cabacas Ertzaintzak jaurtitako pilokada batek eragindako zaurien ondorioz. Bere heriotza argitzeko sei ertzainen aurkako epaiketa hasiko da urrian. Familia eta lagunak epaiketaz eta urteurreneko jardueraz mintzatu dira. 


2018-03-27 | Uriola.eus
Iņigo Cabacas hil eta sei urtera, "justizia noiz egingo zain" daude senide eta lagunak

Duela sei urte hil zen Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilokada batek eragindako zaurien ondorioz. Bere heriotza argitzeko sei ertzainen aurkako epaiketa hasiko da urrian. Familia eta lagunak epaiketaz eta urteurreneko jardueraz mintzatu dira. 


2018-02-20 | Miren Osa Galdona
Iņigo Cabacas hil zuten gertakarietan ez dago inongo deliturik fiskaltzaren arabera

Pilar Gimenez Cabacas auziko fiskalak eman du azken berria: bere ustetan ez zen deliturik egon Cabacasi heriotza eragin zioten gertakarietan. “Deliturik ezean, ez dago delitugilerik ere”.


2018-02-09 | Mikel Asurmendi
Atzera bota du epaileak 'Gara' eta Cabacas familiaren abokatuaren aurka "Ugarteko"-k jarritako salaketa

Ertzaintzako kide Ugarteko-k Naiz eta Gara-ko Iñaki Soto zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetariaren aurkako epaiketa galdu du, Iñigo Cabacasen abokatu Jone Goirizelaiaren kontrakoa barne. Justiziak justizia egin du, une batez.


2018-01-24 | ARGIA
Ertzaintzak Iņigo Cabacas hil zuen, hori da epaitegietan argitu behar den kasu bakarra

ARGIAko lantaldeak elkartasuna adierazi nahi die Garako bi kazetariei, Jone Goirizelaia abokatuari eta Cabacas familiari.


2018-01-24 | Zuzeu
Iņigo Cabacas zenaren familiak Ugarteko ertzainari

"Ugarteko" izenordedun ertzainak salatu ostean, Jone Goirizelaiaren kontra, Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo kazetarien kontra zein Gara eta Naiz hedabideen kontrako epaiketa hastear dela-eta, gutun bat idatzi dute Iñigo Cabacas zenaren gurasoek. ZuZeuk euskaratuta eskaintzen dizuegu.


2018-01-22 | Andoni Mikelarena
Cabacas auziko aurreneko epaiketa, GARA eta Goirizelaiaren aurkakoa

Urtarrilaren 24an hasiko da Cabacas auziko aurreneko epaiketa. Akusatuen aulkian Gara egunkaria eta Jone Goirizelaia abokatua eseriko dira, “Ugarteko” polizia operazioko buruak jarritako salaketaren harira.


2017-07-11 | Uriola.eus
Cabacasen familiak auziperatutako hiru ertzainentzat launa urteko espetxe zigorra eskatu du

Akusazio partikularra zuzentzen duen Jone Goirizelaia abokatuak launa urteko espetxe zigorra eta seina urteko gaitasungabetzea eskatu du hiru ertzainentzat, "gomazko pilotak zuzenean tirokatzea agindu edo baimentzeagatik eragindako zuhurtziagabekeriazko hilketa profesional larriagatik".


2017-05-09 | Uriola.eus
Cabacas auzia artxibatzeko Fiskaltzak egindako eskariak Iņigoren senide eta lagunen "erraiak erre" ditu

Fiskaltzak Iñigo Cabacas auziaren artxiboa eskatu du. Albisteak "erraiak erre" dizkiela aitortu dute Iñigo Gogoan herri ekimeneko kideek, eta "argi eta garbi" errepikatu dute "Iñigoren erailketa ezin dela artxibatu".


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude