Hiru ertzain epaituko dituzte Iñigo Cabacasen hilketagatik

  • Ahozko epaiketa egiteko autoa kaleratu du gaur epaileak, instrukzio aldiari amaiera emanez. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egitea egotzi die 2012ko apirilaren 5ean Cabacasen heriotza eragin zuen operatiboko hiru furgonetetako arduradunei.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 03an - 16:54
Igandean bost urte beteko dira Iñigo Cabacas Athleticzale gaztea hil zutenetik. (Arg.: Uriola.eus)

Igandean bost urte beteko dira Iñigo Cabacas Athleticzale gaztea hil zutenetik; aurten ere, bere senide eta lagunek, Iñigo Gogoan Herri Ekimenarekin elkarlanean omenaldia eskainiko diote Maria Diaz Harokoaren kalezuloan, zauritu zuten leku berean eta Justizia Jauregia inguratzeko deialdia ere zabaldu dute.

Cabacas auzia instruzio fasean egon da gaur arte, Gaztea hil zenetik bost urte igaro badira ere. Cabacasen defentsak sei ertzain auzipetzeko eskatu dio epaile instruktoreari, zuhurtzigabekeriazko hilketa leporatuta; tiro egiteagatik eta arrisku egoera bat sortzeagatik. Sei ertzainen artean operazioa zuzendu zuena, bi buru eta gertakarien lekuan zeuden beste hiru daude.

Epaileak ez du operazioa zuzendu zuen ofiziala auzipetu ezta gomazko pilotak jaurti zituen ertzaina ere ez.

Bosgarren urteurrena

Apirilaren 7an, ostirala, 19:30ean giza katea deitu du Iñigo Gogoan Herri Ekimenak. Helburua Justizia Jauregia inguratzea da "inpunitatearekin amaitu eta justizia exijitzeko" asmoz. Aldiz, larunbatean, urteroko omenaldia antolatu dute senide eta lagunek Kirruli plazan 12:30ean.

Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek jo eta lau egunetara. Apirilaren 5eko gauerdiaren inguruan iritsi zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalera, leherketaz buru hezurra hautsita eta garuneko lesio larriekin. Koma egoeran egon zen aireztapen mekanikoarekin, medikuek garuneko heriotza egiaztatu zuten arte.

Iñigo Gogoan Herri Harmailaren omenaldia

Apirilaren 4a, asteartean, Athleticek RCD Espanyol taldearen aurka San Mamesen 19:30ean jokatuko duen partiduan, Iñigo Gogoan Herri Harmailak omenaldia egingo dio Iñigo Cabacasi: partidua hasi aurretik kartulinak banatuko dituzte eta 28. minutuan (Cabacas hil zutenean zuen adina), zenbaki bera irudikatuko dute harmailan.

Albistea Uriola.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude