Herri Urrats Senperen: legedia arrotz, euskara haizu!

  • Igandeon, Herri Urrats Senpereko aintziran. Aizu, zenbatgarrena? Zenbat gara? Ez du muntarik. Euskara eta irakaskuntza “haizu” izateak du axola. Euskal legediaren aiduru, zilegi izatea, alegia.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2017ko maiatzaren 12a

Urteak joan urteak jin, Herri Urratsaren oskola berrituz doa, oskola berritu eta mamia handituz.

Egitaraua oparoa duzu, usaian legez. Euskal Herriko zazpi lurralde-gunetan, hamaika ekitaldi, haurren txokoa lehenbizi.  

Helburu behinena, Bernat Etxepare lizeoa osatzen eta hobetzen jarraitzea. Zer gehiago nahi duzu?

Aizu, zenbatgarrena? Zenbat gara? Ez du muntarik, munta duena da hazi eta hezia euskaraz egitea.

Aurtengo logoa Bruno Aguerre
margolariak egina da: Esku-haurrak (H)aizu!.
Kanal honetan artxibatua: Seaska

Seaska kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-12 | ARGIA
Seaskak elkarretaratzea egingo du Uztaritzen, 25 irakasle lanpostuak eskatzeko

Seaskak 25 irakasle lanpostu eskatzen ditu, eta Euskararen Erakunde Publikoak dio hamabost behar direla gutxienez. Hala ere, Frantziako Hezkuntza Ministerioak 5,5 lanpostu soilik eskaini ditu.


Seaska herriz herri elkarretaratzeak egiten ari da, behar dituen irakasle lanpostuak bete daitezen eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioari behar dituen irakasle postuak eskatzeko Ipar Euskal Herriko 32 herrietan elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean Seaskak, 2018-2019 ikasturtea “baldintza duinetan” hasteko. Eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan egingo dira.


2018-05-20 | Eneko Gorri
Urratsek egiten gaituzte

Manifestazio guziek ez dute zapore berdina. Maiatzaren 4an ikastolen kexua ozen adierazteko antolatutakoak sentsazio goxo batekin utzi gaitu. 7.000 haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzale bildu ginen, danborrada alai eta koloretsu baten bidez, Paristik datorren jazarpenari erantzuteko. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko 36 ikastolak alerta gorrian dira. Aldi honetan irakasle postuak dira jokoan. 230 ikasle gehiago izanen dira ikastoletan datorren ikasturtean. 25 irakasle postu berri... [+]


2018-05-18 | Miren Osa Galdona
Schools which teach in Basque request more teachers from the French Education Ministry

Thousands of people came together at Herri Urrats (The People's Steps), the festivity which Basque schools (ikastolas) in the northern Basque Country hold every year. Seaska ikastola federation's request to the French government for more teachers was the main subject of conversation this year.


2018-05-11 | Euskal Irratiak
"Aurten Herri Urratsek beste kutsu bat hartuko du, aldarrikapen eguna izanen da"

Herri Urrats maiatzaren 13an, urtero legez Senpereko aintzira inguruan ospatuko dute Seaskaren festa nagusia. Giro berezi batean izango da aurtengoa, joan den astean "Kasu, ikastola kexu!" lemapean mobilizazioa antolatu baitzuten.


2018-05-08 | Eneko Gorri
Eneko Gorri
Urratsek egiten gaituzte

7.000 lagun bildu ginen Baionan, iragan maiatzaren 4an, Ikastolen kexua ozen adierazteko. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko 36 ikastolak alerta gorrian dira. Zenbait egunez mobilizazio jendetsu eta koloretsuarekin erantzun diete haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzaleek beste behin Parisetik datorren jazartzeari.


Ikasleek entzunarazi dute Seaskaren kexua

Orotara 7.000 lagun bildu dira Baionan, Seaskaren alde. Hauetan, 3.000 ikaslez gora, manifestazioaren buruan, danborrada burutuz. Heldu den urterako Frantziako Hezkuntza Ministerioak Seaskari bideratu nahi ez dituen 25 irakasle postuak lortzeko lehen mobilizazioa izan dute hau.


2018-05-04 | ARGIA
Seaskak mobilizazioak deitu ditu ostiral arratsaldean

Seaskak danborrada antolatu du gaurko Baionan, behar dituzten 25 irakasle postuetatik Frantziako Estatuak bakar bat ere ez diela eman salatuko dute. 3.200 ikasle kalera ateratzea espero dute antolatzaileek, “Parisek entzun dezan”.


Ikastola bat irekitzeko proiektua garatzen ari dira Ahetzen, eta Arbonan bigarren bat sortzeko zalantzak dituzte

Seaska eta Ahetzeko auzapez Phillippe Elissalde elkarlanean ari dira herrian ikastola bat irekitzeko. Arbonako Herriko Etxeak ere asmo bera iragarri zuen, baina Marie-José Mialocq auzapezak “Ahetzeri lekua uztea” lehenetsi du. Seaskako lehendakari Paxkal Indoren esanetan, aldiz, bi herrietan ikastola bana irekitzea “beharrezkoa” da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude