Guardia Zibilak hiru karroza eraman ditu Altsasuko Ospa Egunean

  • Bosgarren urtez jarraian “indar errepresiboei alde egiteko gonbitea” luzatu diete larunbatean Altsasun Ospa Egunarekin. Eguerdian Guardia Zibila agertu eta hiru karroza kendu dizkiete. Istiluak sortu eta hainbat herritar kolpatu dituzte. 


2015eko abuztuaren 31n - 09:29
Goizetik jasan dute poliziaren mehatxua eta jazarpena Altsasuko Ospa Egunean (argazkia: Ahotsa.info)

Goizetik izan dute poliziaren mehatxua eta jazarpena Sakanako herrian. Eguneko lehen orduetan Guardia Zibilaren helikopteroa inguruak zelatatzen zebilen. Bazkaria baino lehen udaletxetik antolatzaileei adierazi diete poliziak hiru karroza kentzera sartzeko mehatxua egin duela.

Giro alaiean bazkaltzen ari ziren bitartean agertu da Guardia Zibila plazara, eta indarrez bertan zeuden hiru karroza atera ditu “iraingarriak” zirela argudiatuz. Bertan zegoen jendearen aurka oldartu da polizia, eta borrak erabili dituzte gerturatutakoak sakabanatzeko.

Poliziaren erasoari aurre eginez, antolatzaileek Ospa Egunarekin jarraitzea erabaki eta “Alde Hemendik” mezua herritik zabaltzen jarraituko dutela azpimarratu dute: “Ikusten da min ematen diela honek, herri mugimendu indartsu batek hemendik alde egiteko esaten dielako”, adierazi dute antolatzaileek.

Ahotsa.info-ko kideak han izan dira egunaren jarraipena egiten. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Eguneraketa berriak daude